Raúl Jesús Pilar Garcés biologoa eta Ingurumen Hezkuntzako teknikaria da, eta esperientzia handia du programa sozialetan, turismo iraunkorrean eta aisialdi-jardueretan. Hasiera-hasieratik ingurumen-hezkuntzan jardun nahi izan zuen, eta horregatik sortu zuen, Pedro Azpirozekin batera, Gure Sustraiak 2002. urtean. Ordutik hona, izugarrizko bilakaera izan du: ingurumen-hezkuntzatik iraunkortasunera igaro da, eta hortik berrikuntza sozialera eta ekologiara. Azken pausoa jantokiak aldatzea izan da. Urtean 20.000 menu ematen dituzte, CPAEN/NNPEKen bidez menu osasungarriak eta ekologikoak ezarriz. Prozesu horretan murgilduta daude orain.
Nafarroako sektore ekologikoaren topaketarik garrantzitsuenak V. edizioa ospatuko du irailaren 18, 19 eta 20an, eta hogeita hamabost erakusketari bilduko ditu. Horrez gain, haurrentzako eta helduentzako jarduerak ere izango dira.
Hitzordua Iruñeko autobus geltoki zaharreko nasetan izango da; bertan, enpresa erakusketariek euren produktuak erakutsi eta salduko dituzte ostiral arratsaldetik igande eguerdira bitartean.
Irailaren 5ean, larunbata, egingo da EKOmerkatua. Edizio honetan, Tomate Zahar, Tokiko eta Ekologikoaren azoka ere bertan izango da, hazi-tailerra eta tomate-dastaketa bezalako jarduerak egingo dira, eta EKOtopaketa berreskuratuko da. Topaketa irailaren 3an izango da, Geltokin, Iruñeko Kabo jatetxeko Aaron Ortiz sukaldariarekin.
EKOmerkatu aurreko ostegunean EKOtopaketa bat egiten da Geltokin, sukaldaritzako eskola magistral bat, izena eman nahi duten guztientzat irekia, eta ondoren, lau eskutako afari bat, prestatutako platera dastatzeko, Koldo Garcia Geltokiko sukaldari egoiliarraren eskutik. Irailaren 3an, Aaron Ortiz izango da protagonista, Kabo jatetxearen gidaritzan jende guztia harritzen ari den sukaldari gaztea.
Asier Iribarrenek barazkiak lantzen ditu Caparroson. Jarduera hori urrutitik datorkio, izan ere, betiko nekazarien familia batetik dator. Baina landarekiko grina ez zen nahikoa, uste baitzuten —gaur egun Silvia Morenorekin batera eramaten du negozioa— haratago joan behar zutela, eta, beraz, euren laborantza ekologiko bihurtu zuten El Puente Viejo markaren pean. Familia-enpresa hau erreferente bat da gaur egun, eta Iruñeko EKOmerkatuan egoten da hileko lehen larunbatean.
Patxi Amillanok gazta ekologikoa ekoizten du Larrezabal Eco markaren pean. Kontsumitzaileek lan hori plater batean edo ogi zati baten gainean jarritako Idiazabal gazta-ebaki batean laburbilduta ikusten dute, baina atzean lan handia eta arduradunen konpromisoa ditu. Beren artaldeak kudeatzen dituzte, larreak zaintzen dituzte eta beren ardi latxek jaten dituzten elikagaiak ekoizten dituzte; ziklo oso hori belardietatik ardietara doa, eta esnetik gaztara. Ekonomia zirkularra eta zero kilometroa egoera puruan.
Duela aste batzuk Dolores Raigon bisitatu gintuen Nafarroan, eta CPAEN/NNPEKek ez zuen elkarrizketarako aukera galdu. Oraingo honetan, bere liburu berriaren gako guztiak partekatu zizkigun: Elikadura Ekologikoaren Eskuliburua. Molekulatik platerera. Ekoizpen-sistema ekologikoetatik datorren elikaduraren garrantziari buruzko datu zientifiko ugari ematen ditu liburuak.
Dolores Raigon ekoizpen ekologikoari buruzko aditu handienetako bat da, SEAE Nekazaritza Ekologikoaren Espainiako Elkarteko lehendakariordea, eta nekazaritza ekologikoak garai hauetan dituen erronkei eta sektorearen egituraketari buruz hitz egin dugu berarekin.
Nafarroako Hazi Sareko Ester Montero kidea elkarrizketatu dugu. Duela hamar urtetik hona Nafarroako Hazi Sarea tokiko barietateen haziak berreskuratzeko, kontserbatzeko eta banatzeko lanean ari da, nekazariek horiek erabiltzeko, mantentzeko eta ugaltzeko duten eskubidea defendatuz. Dena "baliabide ekonomikotzat" hartzen den mundu honetan, Hazi Sareak dio nekazaritza-biodibertsitatea gizateriaren ondasuna dela, eta horren mende dagoela haren biziraupena. Gainera, heldu den irailaren 5ean VI. Antzinako Tomatearen Azokan egonen dira, hain zuzen ere, EKOmerkatuarekin batera ospatuko dena Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean.
Uztailaren erdialdean Errioxan egin zen XI. Ecovino Sarien Nazioarteko Lehiaketak bere sariak eman ditu, eta emaitza ona izan du Nafarroarentzat, bi urre lortu baititu, horietako bat muztioari eskainitako kategoria berri batean, eta sei zilar.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org