Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Nafarroako hiru ikastolek menu osasungarri, jasangarri eta ekologiko berriak sartu dituzte eskolako jantokietan, bertako lehen sektoreko ekoizpenak hornituak

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak (CPAEN/NNPEK) eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak sinatutako jantoki kolektibo ekologikoak eta iraunkorrak sustatzeko hitzarmenari esker ezarri da proiektua. Menu berri hauek ezartzeko, Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Ekoaldek lagundu dute, kolektibitateetarako eta horeca kanalerako elikagai ekologikoak banatzeko zentro logistiko gisa.

    Iruñean eta Irunen bi hitzordu izango dira asteburuan elikagai ekologikoekin

    Aste honetan nekazaritza ekologikoarekin zerikusia duten bi ekitaldi izango dira: Bioterra, Irungo Ficoba barrutian egiten den azoka ekologikoa eta Iruñeko Tokiko Produktuen Astea, Gaztelu Plazan izango dena urriaren 9tik 12ra. Bietan, CPAEN/NNPEKen ziurtagiria duten Nafarroako elikagai ekologikoen postuak aurkituko ditugu.

    CPAEN/NNPEKek “EzpelZaintza2050” ekimenean parte hartu du, ezpelaren haziak kontserbatzeko ekimena

    Pasa den irailaren 26an, Abaurregainak "EzpelZaintza2050" ospatu zuen, Abaurregainako Estela Museoaren (Abaurregainako hilarriak) ekimena, Cydalima perspectalis delakoak (ezpel-sitsa edo beldarra) suntsitutako ezpel-hazien banku bat sortzeko. CPAEN/NNPEK bilketaren hamazortzi babesleen taldeko kide izan zen, eta elikagai ekologikoen saski bat eman zuen, azken bi hilabeteetan parte hartu duten bolondresak saritzeko. Izan ere, 20 kilo hazi baino gehiago bildu dituzte, udalerriko 30 kokaleku desberdinetatik.

    “Ekologikoan lan egiteak libre izateko aukera ematen dit”

    Duela hamaika urte Luis Fernando Gil Pagola caddie zen golf zirkuitu profesionalean. Bidaiak, Marbellan bizitzea, hegazkinak… lurrera, bere herrira itzultzea pentsarazi zion ajea. Golfaren zale amorratua izaten jarraitzen du eta txapelketetan jokatzen du aukera duen bakoitzean, baina bere olibondoetaz eta olioaz benetan oso harro dago. Ekologikoan ekoizten duen olio bat, CPAEN/NNPEK bidez ziurtatua, Eulz herrian. Argi eta garbi dio: "Haizea bezain askea naiz eta munduko oliorik onena egiten dut"

    CPAEN/NNPEKek gida bat egin du guraso elkarteei jantoki osasungarri eta jasangarrietarako trantsizioan laguntzeko

    Gidaren helburua da Nafarroako eskola-jantokietako batzordeei irizpideak ematea ikastetxeetan eta eskoletan jantoki-zerbitzuak esleitzeko, jantoki osasungarri eta jasangarrietarako trantsizioan eskaintzak baloratu ahal izateko.


     

    Urriko EKOmerkatuan hamasei postu, EKOtopaketa eta jarduerak izango dira

    EKOmerkatua larunbatean, urriak 3, itzuliko da jarduerekin eta elikagai ekologikoen 16 posturekin, ekoizten dituzten pertsonei zuzenean erosteko. Edizio honetan, kontserba-tailer bat izango da, Nishime Makrobiotika Institutuko Almudena Monterorekin, eta Iñaki Rifaterraren herbario grafikoa, denboraldiko hostoekin. Gainera, urriaren 1ean, osteguna, EKOtopaketa izango da, sukaldaritzako eskola magistrala, eta, ondoren, afaria Iñaki Andradas eta Luken Vigo sukaldarien eskutik, Baserriberri taberna-jatetxekoak.

    Informazio guztia hemen: http://ekomercado.org/

    "Elikagai ekologikoak kontsumitzeak pertsona arduratsu bihurtzen gaitu"

    Josean Iturralde abeltzaina da eta Ekollaondo markako arrautza, gazta eta ahuntz-jogurt ekologikoak ekoizten ditu. Jarduera hori Goldaratzen egiten du, Imotz ibarrean. Haren aburuz, elikagai ekologikoak kontsumitzea ez da osasun kontua soilik, munduarekin, iraunkortasunarekin, naturarekin konprometitzea eta kontsumitzaile arduratsu bihurtzea da. Gainera, hurrengo EKOtopaketan haren ahuntz gazta eta aurrautzak dastatuko dira, Iñaki Andradas eta Luken Vigo Baserriberriko sukaldariak prestatuko duten platerean . Hitzordua urriaren 1ean da, 20:30etan, Geltokin.  Informazio gehiagorako: www.ekomercado.org

    Sektore ekologikoaren ahaleginak sendotu du Nafarroako V. Azoka Ekologikoa

    Asteburu honetan, Nafarroako Azoka Ekologikoaren V. edizioa egin da. Hiru egunetan, produktu ekologikoen 30 postu baino gehiago izan dira, eta jende guztiarentzako jarduerak. 2.300 pertsona hurbildu dira hitzordura, ohi baino heren bat gutxiago, osasun arloko prebentzio neurriak direla eta.

    Nafarroako bodegoi ekologiko handia

    Nafarroa Ekologikoaren V. Azokak Nafarroako ekoizpen agroekologikoa irudikatzen duen bodegoi handi batekin harrera egiten dio publikoari. Laurogei enpresa eta ekoizlek baino gehiagok parte hartu dute erakusleiho handi horretan, eta, bertan, Nafarroan ekologikoan ziurtatutako 1300 elikagai baino gehiago daude ikusgai.

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org