Arrea elkarteak eta INTIA EKOmerkatuaren lehen urtea baloratzeko egindako azterlan batean jaso diren datuetako bat da. Datu horrek erakusten du zergatik den garrantzitsua hurbileko elikagai ekologikoak kontsumitzea. Izan ere, EKOmerkatuko hiru postutik bat 100 biztanle baino gutxiagoko herrietatik dator. Larunbat honetan, apirilak 3 EKOmerkatua eginen da beti bezala 09:30etatik 14:00etara Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean.
Axuribeltz gaztandegi ekologikoak, Ekoalde elikagai ekologikoen banaketa-zentroak eta Caviar Pirineak Orhi proiektuaren laguntza jasotzen dute. Ekimena nekazaritzako elikagaien sektoreak ekonomia zirkularrerantz izan duen bilakaerara bideratuta egon da, eta, bereziki, materia organikoaren eta plastikoaren baliabideetara.
Martxoaren hasieran, Iruñeko Kondestablearen Jauregian zuzeneko salmentako azoketako merkaturatzeari buruzko jardunaldi bat egin zen ekoizleentzat. Hizlariak Mirene Begiristain Zubillaga UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea, Ester Montero Arreako teknikaria eta Garbiñe Elizaincin INTIAko teknikaria izan ziren. EKOmerkatuko ekoizleek, zuzeneko salmentako merkatuek eta landa-garapeneko teknikariek parte hartu zuten jardunaldian, denera 15 pertsona inguru.
Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak abian jarraitzen duen arren, Errigorak, NNPEKk eta EHNEk balorazio positiboa egin dute dagoeneko. Halaber, aurrera begira produktu berri bat eskainiko dutela iragarri dute: lekaleak.
“Bertako barietateak - Semillas de Biodiversidad” proiektua Arakilgo Udalak sustatutako ekimena da eta Arrea elkartea izan da hau burutzeko arduraduna. Proiektua 2020an hasi zen garatzen, Sakana Garapen Agentziaren laguntzarekin.
Mugarik Gabe Nafarroa, Mundubat, IPES eta Arrea elkarteek Elikadura Burujabetza, Feminismoak eta Lurraldearen Defentsarako III. Foroa antolatu dute martxoaren 27rako Uharten, sareak ehuntzen eta eztabaidak eta esperientziak partekatzen jarraitzeko. Lurraldearen defentsarako eta elikadura burujabetza lantzeko begirada feminista ezinbestekoa baita.
Ecológicos Aranda Faltzesko nekazaritza eta abeltzaintza tradizioko enpresa familiarra da. Bertan egiten dituzte, besteak beste, oliba olioaren ekoizpena, bazka eta zerealen laborantza, eta harategia eta ekodenda ere. Betiere ikuspegi ekologikoarekin eta teknika biodinamikoetan aurrera eginez.
Jesús Aranda familia-enpresako nekazaritza-arloko arduraduna da. Nafarroako nekazaritza ekologikoaren aitzindarietako bat eta CPAEN/NNPEKeko lehen presidentea izan da. Hilero joaten da EKOmerkatura bere oliba-olio birjina estrarekin, aurten, gainera, Ecotraman zilarrezko domina irabazi du.
Duela urtebete egin zen lehen aldiz Iruñean EKOmerkatua, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren eta kontsumitzaileen arteko topagunea, gure lurraldean modu ekologiko eta iraunkorrean lan egiten duten ekoizle txikiak ezagutarazteko. Datorren martxoaren 6an salmenta zuzeneko merkatu ekologikoa egingo da berriro 09:30etik 14:00etara. Gainera, merkatuaren aurreko ostegunean, martxoaren 4an, EKOtopaketa egingo berreskuratuko da.
Informazio guztia hemen: www.ekomercado.org
Otsailaz geroztik, Mirian Otxotorena CPAEN/NNPEKeko presidente berria da. Mirian abeltzaina da eta bere 350 ardi latxekin Axuribeltz gazta ekologikoa ekoizten du Iturgoienen, Guesalazen. Mirian CPAEN/NNPEKeko lehen emakume lehendakaria da, eta haren zuzendaritzapean, datozen urteetan tokiko elikadura-sistema jasangarriagoak eraikitzeko eta sektorea egituratzeko lan egingo du kontseiluak. Urte garrantzitsua da kontseiluarentzat, 25. urteurrena ospatuko baitu irailean egingo den ekitaldi batekin. Datozen urteetan landu beharreko produkzio- eta kontsumo-ereduaren aldaketaz hitz egin dugu berarekin, besteak beste.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org