Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

    Nafarroako produktu ekologikoa duten dendak zure eskura: funtsezko sektorea krisi egunetan

    Nafarroan produktu ekologikoak eskaintzen dituzten establezimenduen sarea balioan jarri nahi dugu. Azken kontsumitzaileari zuzenean saltzen dioten establezimenduak dira, eta dendak, ekodendak, belar-dendak, harategiak, ardotegiak, fruta-dendak eta kontsumitzaileen elkarteak dira, besteak beste.

    Nafarroako V. Azoka Ekologikoa irailean ospatuko da

    NNPEK Nafarroako Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluak erabaki du Nafarroako Azoka Ekologikoa  irailean ospatzea, apirilaren 3an, 4an eta 5 egin beharrean.  Koronabirusaren agerraldiarekin lotutako prebentzio-neurriei buruz Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak emandako protokoloei jarraikiz eta sortutako krisiaren aurrean hartu da erabakia.

    Eskoletako jantoki osasungarri, jasangarrien eta landa-eremu biziaren defentsan bat egin dute hainbat udalek, erakundek eta kolektibok

    Adierazi dute beharrezkoa eta lehentasunezkoa dela elikadura subiranotasuna politika publikoen erdigunean jartzea eta elikagai freskoak, tokikoak, sasoikoak eta ekologikoak eskoletako jantokien oinarri izatea. Horregatik guztiagatik, exigitzen diote Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari, Nafarroako eskualde mailako eskoletako jangelen zerbitzua esleitzeko pleguan edo baldintza-orrietan, gutxienez, %20 tokiko elikagaia eta %20 elikagai ekologikoa sartzeko beharra ezartzea 2020. urtean hasita. Horrez gain, galdegin dute aurrera egitea elikadura-justizian eta elikadura-subiranotasunean, eskoletako platerek itzulera ekar dezaten osasunaren, ekonomia zirkularraren, jasangarritasunaren eta lehen sektorearen bultzadaren terminoetan.

    EKOmerkatuak larunbat honetan irekiko ditu ateak lehen aldiz

    Iruñeko autobus-geltoki zaharreko nasetan egingo da, eta 22 postuk parte hartuko dute: ekologikoak, freskoak, sasoikoak eta Nafarroakoak. NNPEKko nekazaritza ekologikoaren aldeko apustua hileko lehen larunbatean egingo da, eta 40 ekoizle ekologiko baino gehiago txandakatuko dira, elikagaien urtarokotasuna eta freskotasuna bermatzeko.

    Ostegunean egingo da lehen EKOtopaketa

    NNPEKk sustatutako EKOmerkatuak hitzordua du martxoaren 7an, larunbatarekin; baina bi egun lehenago, hilaren 5ean, EKOtopaketa eginen dugu.

    NNPEKk abian jarri du Iruñeko lehen EKOmerkatua

    Iruñeko EKOmerkatua hilabete bakoitzeko lehen larunbatean egingo da, Iruñeko autobus-geltoki zaharreko nasetan. Bertan, ekoizpen ekologikoak, zuzenean eta bitartekaririk gabe, Nafarroako gertuko elikagaiak, ekologikoak, freskoak eta sasoikoak jarriko ditu jendearen eskura. Lehenengo hitzordua martxoaren 7an izango da. Gainera, EKOmerkatuaren aurreko ostegunean EKOtopaketa bat egingo da Geltokin, sukaldaritzako klase magistral bat, Nafarroako sukaldarien eskutik, eta ondoren afaria egingo da produktu ekologikoekin. Informazioa ekomercado.org helbidean dago eskuragarri.

    Nafarroako Valdorba ezti ekologikoak Zilarrezko Panala lortu du Hispanoluson

     

    El galardón lo ha obtenido en la categoría de “miel oscura” en el II concurso Hispanoluso de mieles ecológicas celebrado en enero en León, una distinción que alcanzan las mieles que superan los 80 puntos sobre 100, mientras que el oro es para las que alcanzan un mínimo de 90 puntos.

    Dena prest Nafarroako V. Azoka Ekologikorako

    Nafarroako Azoka Ekologikoaren bosgarren edizioak izen-emateak itxi ditu eta data zehaztu du: apirilaren 3an, 4an eta 5ean izango da, eta berriz ere Iruñeko autobus geltoki zaharrean egingo da.

      AFINAk abian jarri du saski osasungarria

      AFINA elkartea Fibromialgia, Fatiga Kronikoaren Sindromea eta Nafarroako sentsibilitate kimiko anizkoitzeko elkartea da. Berriki, Ekoaldetik banatutako produktu ekologikoekin egindako saski osasungarriak saltzeko proiektua jarri du abian.

      Harpidetu!

      Ez galdu azken istorio eta promozioak

      jakin nork sortzen duen ECO

      Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

      Jarraitu gaitzazu!

      Egunean egoteko

      Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org