Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

TVEk Irantzuko Lurren ekoizpen ekologikoa bisitatu du

Aquí la Tierra TVE1eko saioak beste lau erreportaje egin ditu berriro Nafarroan NNPEKren eskutik, eta Nafarroa Ezagutu Sarearen laguntza ere izan zuen. Lehenengo programa urriaren 27an izango da ikusgai.

Ostegunean hasiko da Tokiko Produktuaren IV. astea Iruñean

Iruñeak Tokiko Produktuaren IV. Astea ospatuko du urriaren 10etik 13ra. Nafarroa osoko nekazaritzako elikagaien ekoizleei bisitak, dastatzeak eta hiriko erdigunean 50 erakustoki dituen azoka bat eginez, beste behin ere tokiko produktuaren astea Nafarroako hiriburura iritsiko da gure lurraldeko elikagaiak dastatzeko, eta bertako ekoizleen errealitatea herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin.

Nafarroa Saltsa Berdean

Denda ekologikoetan abiatu du NNPEKk errezeten kanpaina bat; horrez gain, ostalaritzan jardunaldi ekogastronomikoak eginen ditu

Nafarroako gazteak klima aldaketaren aurka

Gero eta indar handiagoa dute. Fridays for Future mundu mailako mugimenduak klima aldaketaren aurka Nafarroan ere badu presentzia eta martxotik aitzin antolatzen ari dira ingurumena babesteko.

Arguedas Arrozaren egun ekologikoena prestatzen ari da

Heldu den irailaren 21ean Arrozaren eguna ospatuko da Arguedasen. Bertan, garrantzi handia du El Alcaraván arroz marka ekologikoa, Bardeen ondoan laboratzen dena. Ekitaldi nagusiak Udaletxearen plazan izanen dira, bertan egonen baita azoka ekologikoa eta Erreinuko Arrozgile  aitorpena emanen zaie Mira anaiei, Aspeko Alfonso Mira jatetxekoak. Saria emanen die Tafallako Tubaleko sukaldari den Nicolas Ramirezek.

    Potxari eskainitako asteburua Zangozan

    Zangozako Potxari gorazarre Jardunaldiak omenaldi modukoa dira 'potxa' izenez ezagutzen den babarrun txuriaren barietate bati. Zimelduko lekak ematen diote izena potxei. Hortaz, irailaren 27, 28 eta 29an Zangozan ospatuko dute jardunaldi hauek eta jaki hau goratuko dute.

    Sektore ekologikoak Franco Malucelli eta Intia saritu ditu NNPEKko hirugarren sarietan

    1996tik da ekoizle ekologikoa Franco Malucelli, eta ordutik aurtengo maiatzera arte izan da ere NNPEKko kontseiluko kidea; bestalde, INTIAk ere jaso du Erakunde Kolaboratzailearen Saria eta Malucellik Bizitza Nekazaritza Ekologikoari emana Saria, Edorta Lezaunen eskutik, NNPEKo lehendakaria. Geltokin izan da ekitaldia, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean.

    NNPEKren irrati kanpainan 26 ekoizlek parte hartuko dute

    Onda Cero, SER eta Euskalerria Irratiak 26 programa eginen dituzte ekoizpen ekologikoaren inguruan iraila eta azaroaren artean NNPEKk abiatutako ekimen baten bidez. Helburua Nafarroako ekoizle ekologikoen lana ezagutzera ematea da.

    NNPEK Tuterako tomate itsusiarekin

    NNPEKk abuztuaren amaieran parte hartu zuen Remigio jatetxeak antolatutako Tuterako XII Tomate Itsusiaren lehiaketan. Konparatutako tomateen dastaketa egin zuen, industria motako tomateak eta tomate ekologikoak publikoak dastatzea bata eta bestearen arteko diferentziak baloratzeko.

    Jarduera gutxik erakusten dituzte produktu industriala eta ekologikoaren arteko diferentziak dastaketak bezala, kasu honetan tomatekoak. Mahai gainean jarri ziren bi tomate industrial: adarrekoa eta txoko motakoak, zonaldeko supermerkatu batean erositakoak. Horien ondoan, beste hiru barietate: arrosa, arrosatxoa eta Tuterako itsusia, guztiak ekologikoak. Tuterako Jesus Sola eta Valtierrako Josu Litago nekazariek emandako tomateak izan ziren. Hortik aurrera sistema oso erraza da: zatika jartzen dira tomateak mahaian eta bertaratzen direnei dastatzea eskatzen zaie, industrialetik hasita eta ekologikoekin amaituz. Bi orduz iraun zuen dastaketak eta hamaika pertsonen sorpresa aurpegiek azaleratu dute kalitatea, zaporea, testura eta ezaugarriak bata eta bestearen artean.

    Jarduera Remigio jatetxearen ate ondoan egin zen, tomate itsusiak emateko postuaren ondoan, eta horregatik jende andana pasa zen hortik. Aipatu behar da Remigio dela NNPEKk duen Jatetxe Sare Iraunkorretako kideetako bat elikagai ekologikoak erabiltzen dituztelako haien plateretan. Horien artean, hainbat nekazari egon ziren eta interesa agertu zuten haien baratzak ekologikoan jartzeko. Jarduerak zapore ona utzi zuen seinale.

    Hirugarren urtea da NNPEKk babesten duela Tuterako Tomate Itsusiaren lehiaketa, gero eta indar handiago duena. Adibidez, aurten, parte hartze errekorra gainditu da, 85 parte hartzailek tomate onenaren bila joan ziren, eta beste 40, aldiz, tomate itsusiaren bila.

    Epaimahaiak tomate bakoitzaren hainbat aspektu baloratu zituen, aroma, zaporea edo testura, esate baterako. Charo Mendigorriak jaso zuen lehen saria La Mejanako tomate batekin; bigarren postua Amparo Leonentzat izan zen, Huertas Mayoresetik ekarritako tomate batekin parte hartu zuena. Hirugarren saria izan zen Iñaki Orte Gilentzat, La Mosquerako barazkiarekin. Azkenik, Murchanteko Gregorio Aguado Magañak, irabazi zuen tomate itsuaren mailan eta urdaiazpikoa eraman zuen etxera.

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org