Datorren otsailaren 15ean, Tafallako Lantxurda kolektiboak Elikadura Burujabetzari buruzko IV. Jardunaldiak egingo ditu.
Biofach elikagai ekologikoen munduko azoka nagusia da, urtero 50.000 bisitari profesional baino gehiago biltzen dituen erakusleihoa.
NNPEK, Nafarroako ekoizpen ekologikoa nazioartekotzeko estrategiaren barruan, Biofach-era joango da aurten ere, nazioarteko merkatuari bere produktua erakusteko interesa duten hamabi enpresarekin batera. Azoka otsailaren 12tik 15era bitartean egingo da Nurembergen,
Jaxin Gomez Mundubateko teknikariak eta Silvia Larrañeta NNPEKeko teknikariak agerraldia egin zuten Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean, Erosketa Publikoa taldeak eta NNPEK taldeak eskola-jantokien kontratazio-pleguei buruz egindako gogoetak azaltzeko.
Iruñean hilero ekomerkatu bat sortzeko proiektua martxan da dagoeneko, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak hitzarmena sinatu ondoren. Proiektua udaberria baino lehen abian jartzea aurreikusten da. Hilero azoka bat egongo da Iruñean, EkoMercado izenekoa. Xedea ekoizpen ekologikoa publikoari gerturatzea eta produktu hori urteko gainerako egunetan non aurki daitekeen jakinaraztea da. Horrela, produktu ekologikoak eta hurbileko produktuak banatzen dituzten Nafarroako establezimenduetan erostea erraztuko da.
Azkoienek Kardoaren Eguna ospatu zuen larunbatean barazki hori indartzeko helburuarekin. Egun biziki hotz batean, Nafarroako baratzearen ikurretako bati aitortza egin nahi izan zaio, eta, besteak beste, hori egin zuten, egunero eta baratzean ekoizten duten pertsonak omenduz. Kasu honetan, Alfontso Guindulain nekazari ekologikoa izan zen omendua, Aurelio Guinduláin, Émeri Yerro eta Raquel Teresekin batera Verduras Aurelioren produktu guztiak ekoiztu eta merkaturatzeaz arduratzen dena, 180 hektarea baino gehiagoko barazki eta zereal landaketetan.
2020rako sustapen-plan berriarekin dator NNPEK. Besteak beste, azoketan parte hartzera, Komunikazio ekintzak, ostalaritza, merkataritza eta saltoki handietako ekintzetara, dastaketetara, hitzaldietara eta familientzako elikadura osasungarriari buruzko gida batera bideratutako partidak jasotzen ditu.
TVEk ekoizpen ekologikoaz hitz egiteko Aquí la tierra saioko Nafarroako azken bisitaren kontakizuna. Arkume ekologikoak Jose Luis Ollokiren eskutik Radan, barazki ekologikoak Caparroson Ricardon Antonekin eta Bueñuelera bisita Bio Trailla enpresa bisitatzeko.
2007an Nani Morék sukaldari lana aldatu eta kolektibitateetan sukaldatzen hastea erabaki zuen. Egun, Menjadors Ecologics elkartean eta Chef 2020 sarean lan egiten du elikadura osasungarriari buruzko aholkulari gisa. Nafarroan, gainera, Iruñeko Haur Eskoletako eta Fontellasko Argia ikastolako menu osasungarrietan ezarritako aldaketen erantzunkide izan da. Ibilbide hori elkarrizketa honetan islatu nahi dugu; izan ere, berak dioen bezala, "ez da gauza bera sabelak elikatzea edo betetzea".
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org