Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Gazta eta landare sendagarri eta estraktuen tailerra, abenduko EKOmerkatuko jarduerak

Abenduko EKOmerkatuak bi jarduera interesgarrirekin itzuliko da: gazta-tailerra, Miriam Otxotorena ekoizle ekologikoaren eskutik, eta Landare Sendagarri eta EstraktuenTailerra, ARREA elkarteko Tania Gomezen eskutik.

Piparrika eta Artilezko Hodeiak, abenduko EKOmerkatuko postu gonbidatuak

Datorren abenduaren 5ean ospatuko den EKOmerkatuan bi postu gonbidatu izango dira: Piparrika, Iruñeko Alde Zaharreko hiri-baratze ekologikoa eta Zorokiaingo Artilezko Hodeiak; artilezko artisau-produktuen ekimena da hau, Nafarroako ardi-artilea berreskuratzen duena.

"Bertako produktu ekologikoak kontsumituz, landa eta mendi-eremuak mantentzen laguntzen da"

Miriam Otxotorena hileko lehen larunbatero joaten da EKOmerkatura bere ardi-gazta ekologikoekin, Andia mendilerroaren magalean garatzen diren ardiena. Bere "Axuribeltz" marka Nafarroako kalitatezko gazten erreferentea da dagoeneko. Familia ustiategia da, eta bertan bere bikotearekin, Xabier Mitxelenarekin, lan egiten du, eta Garai eta Eñaut semeen laguntzarekin, zeinak, ikasteaz gain, landa-lanetan eta gaztak egiten laguntzen duten.

"Produktu ekologiko bat batez ere logikoa da"

Gorka Pérez Santa Cecilia Irunberriko Azpea Upeltegiak eta upeltegiko jatetxea kudeatzen dituen taldeko kidea da. Nekazarien, mahastizainen, ostalarien eta ardandegien familiatik dator, eta tradizio horri eusten dio familia-negozio honetan, non ekologia bere DNAren parte baita. Hileko lehen larunbatero Iruñeko EKOmerkatuan aurkituko duzue. Erraza izango da harekin hitz egitea, bere ardoei, filosofiari eta konpromisoari buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzue.

Aleka, edo nola berreskuratu bertako hazi ekologikoak

Aleka elkarteak egungo hazien merkatuaren alternatiba sortzearen aldeko apustua egin du, bertako barietateen hazi ekologikoak berreskuratuz. Dozena bat produktorek osatzen dute kolektiboa, hazia ugaltzen eta ondoren Euskal Herriko produktoreei (profesionalak edo zaleak) banatzen dihardutenak. Irailean, Ekomerkatuan bisitatu gintuzten.

"Produktu ekologikoak kontsumituz, beste gazte batzuk beren herrietan bizitzeko aukerak sortzen ditugu"

Patricia Tornerok eta Isidro Tapizek gazta egiten dute Erratzun, baina ez edozein gazta. Merkatuan erraz aurkitzen ez diren produktuak eskaintzearen aldeko apustua egin dute: gazta urdina, pasta prentsatukoa eta pasta bigunekoa. Horretarako, familia-ustiategi txikietako esne ekologikoa erabiltzen dute, behi zainduak, animalien ongizatea kontuan hartzen dutenak. Hileko lehen larunbatero, EKOmerkatuan aurkituko dituzu Pittikako gaztak.

Iruñeko EKOmerkatua azaroaren 7an izango da, 18 posturekin

Iruñeko EKOmerkatua azaroaren lehen larunbatean itzuliko da Iruñeko Autobus Geltokiko nasetara, eta Nafarroan ekoitzi eta landutako elikagai ekologikoen postuak jarriko dituzte aurten ere. Oraingoan, 18 ekoizle izango dira 09: 30etik 14: 00etara.

"EKOmerkatua harreman zuzenak, errazak eta konfiantzazkoak ezartzeko topagunea da"

Lakabe leku mitikoa da, Artzibarko herri txiki bat, hirurogeiko hamarkadan hutsik geratu zena eta laurogeiko hamarkadan kontzientzia-eragozpeneko mugimenduko gazte-talde batek okupatu zuena. Naturari, haren erritmoei eta agroekologiari lotutako espazio komunitario alternatibo eta eraldatzailea eraikitzea zuten amets. Hileko lehen larunbat guztietan EKOmerkatuan aurkitzen dugu bere ogi eta beste produktuak. Iosu Ortigosa Lakabeko Okindegiko kidea elkarrizketatu dugu.

“Ekologikoan lan egiteak libre izateko aukera ematen dit”

Duela hamaika urte Luis Fernando Gil Pagola caddie zen golf zirkuitu profesionalean. Bidaiak, Marbellan bizitzea, hegazkinak… lurrera, bere herrira itzultzea pentsarazi zion ajea. Golfaren zale amorratua izaten jarraitzen du eta txapelketetan jokatzen du aukera duen bakoitzean, baina bere olibondoetaz eta olioaz benetan oso harro dago. Ekologikoan ekoizten duen olio bat, CPAEN/NNPEK bidez ziurtatua, Eulz herrian. Argi eta garbi dio: "Haizea bezain askea naiz eta munduko oliorik onena egiten dut"

Urriko EKOmerkatuan hamasei postu, EKOtopaketa eta jarduerak izango dira

EKOmerkatua larunbatean, urriak 3, itzuliko da jarduerekin eta elikagai ekologikoen 16 posturekin, ekoizten dituzten pertsonei zuzenean erosteko. Edizio honetan, kontserba-tailer bat izango da, Nishime Makrobiotika Institutuko Almudena Monterorekin, eta Iñaki Rifaterraren herbario grafikoa, denboraldiko hostoekin. Gainera, urriaren 1ean, osteguna, EKOtopaketa izango da, sukaldaritzako eskola magistrala, eta, ondoren, afaria Iñaki Andradas eta Luken Vigo sukaldarien eskutik, Baserriberri taberna-jatetxekoak.

Informazio guztia hemen: http://ekomercado.org/

"Elikagai ekologikoak kontsumitzeak pertsona arduratsu bihurtzen gaitu"

Josean Iturralde abeltzaina da eta Ekollaondo markako arrautza, gazta eta ahuntz-jogurt ekologikoak ekoizten ditu. Jarduera hori Goldaratzen egiten du, Imotz ibarrean. Haren aburuz, elikagai ekologikoak kontsumitzea ez da osasun kontua soilik, munduarekin, iraunkortasunarekin, naturarekin konprometitzea eta kontsumitzaile arduratsu bihurtzea da. Gainera, hurrengo EKOtopaketan haren ahuntz gazta eta aurrautzak dastatuko dira, Iñaki Andradas eta Luken Vigo Baserriberriko sukaldariak prestatuko duten platerean . Hitzordua urriaren 1ean da, 20:30etan, Geltokin.  Informazio gehiagorako: www.ekomercado.org

EKOmerkatuak edizio berezi batekin hasiko du ikasturtea

Irailaren 5ean, larunbata, egingo da EKOmerkatua. Edizio honetan, Tomate Zahar, Tokiko eta Ekologikoaren azoka ere bertan izango da, hazi-tailerra eta tomate-dastaketa bezalako jarduerak egingo dira, eta EKOtopaketa berreskuratuko da. Topaketa irailaren 3an izango da, Geltokin, Iruñeko Kabo jatetxeko Aaron Ortiz sukaldariarekin.

Aaron Ortiz, Kabo jatetxeko sukaldaria, irailaren 3ko EKOtopaketako protagonista

EKOmerkatu aurreko ostegunean EKOtopaketa bat egiten da Geltokin, sukaldaritzako eskola magistral bat, izena eman nahi duten guztientzat irekia, eta ondoren, lau eskutako afari bat, prestatutako platera dastatzeko, Koldo Garcia Geltokiko sukaldari egoiliarraren eskutik. Irailaren 3an, Aaron Ortiz izango da protagonista, Kabo jatetxearen gidaritzan jende guztia harritzen ari den sukaldari gaztea.

 

El Puente Viejo, barazki ekologikoak sorotik etxera zuzenean

Asier Iribarrenek barazkiak lantzen ditu Caparroson. Jarduera hori urrutitik datorkio, izan ere, betiko nekazarien familia batetik dator. Baina landarekiko grina ez zen nahikoa, uste baitzuten —gaur egun Silvia Morenorekin batera eramaten du negozioa— haratago joan behar zutela, eta, beraz, euren laborantza ekologiko bihurtu zuten El Puente Viejo markaren pean. Familia-enpresa hau erreferente bat da gaur egun, eta Iruñeko EKOmerkatuan egoten da hileko lehen larunbatean.

Elikagai ekologikoen hamabost postu izan dira gaur Iruñeko EKOmerkatuan

Iruñeko EKOmerkatuak bosgarren edizioa egin du gaur Iruñeko Autobus Geltoki zaharreko nasetan. Hamabost postu jarri dituzte, eta gure erkidegoan ekoitzitako eta CPAEN/NNPEK-ek ekologikoan ziurtatutako elikagai ekologikoak eta sasoikoak ekarri dituzte Nafarroako hiriburura.

Iruñeko 5. EKOmerkatua abuztuaren 1ean, larunbatarekin, ospatuko da

Iruñeko Autobus-Geltoki Zaharreko nasek bosgarren edizioa hartuko dute abuztuaren 1ean, larunbatarekin, Nafarroako elikagai ekologikoen ekoizleen hamabost posturekin.

EKOmerkatuaren itzulera

EKOmerkatuaren laugarren edizioa izan da gaur, jatorrizko bertsiora itzuliz, Nafarroako elikagai ekologikoen ekoizleek Iruñeko autobus-geltoki zaharreko nasetan jarritako postuekin.

Iruñeko EKOmerkatua Autobus Geltoki Zaharrera itzuliko da larunbat honetan

Iruñeko EKOmerkatuak bere jatorrizko kokalekua berreskuratuko du uztailean, eta Autobus Geltoki Zaharraren nasetara itzuliko da. Oraingoan 19 postu izanen ditu, eta ekoizleek zuzenean eramanen dituzte elikagai ekologikoak, hala nola Betizu behi-hestebeteak, hestebete tradizionalak, pasta, marrubiak, eztia, marmeladak, ardoak, gaztak, jogurtak, udako boilurrak, oliba-olio birjina estrak, garagardoa, iturburuko gatza, barazkiak eta bildotsa txilindroi eran. Hitzordua uztailaren 4an izango da, larunbatean, 09:30etik 14:00etara. Ostegunean EKOtopaketa ere berreskuratuko da Geltokin.

EKOmerkatua uztailaren 4an itzuliko da Autobus Geltoki Zaharreko nasetara

EKOmerkatua Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetara itzuli da eta jatorrizko formatua berreskuratu du, ekoizleek beteko dituzten postuekin. Hurrengo hitzordua, beraz, uztailaren 4an izango da, hileko lehen larunbatean.

Hirugarren EKOmerkatua egin da gaur Iruñean, eta hileroko izaera berreskuratu da

Larunbat honetan, ekainaren 6an, Iruñeko EKOmerkatua ospatu da, Nafarroako ekoizle ekologikoen merkatuaren hirugarren edizioa.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org