Larunbat honetan, maiatzaren 7an, Iruñeko EKOmerkatua ospatuko da Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan, bertako eta sasoiko elikagai ekologikoen hamasei posturekin. Habia-kutxen tailerra egonen da familientzako, eta, hilero bezala, ostegunean EKOtopaketa egingo da Tres Reyes Hotelarekin. Informazio guztia www.ekomercado.org webgunean.
Munarrizetik, Goñi bailaran, Javier Anocibar EKOmerkatura joaten da txitxirioak, babarrun beltza eta patatak saltzera. Nekazari familiakoa da Anocibar, duela sei urte ekoizpenaz arduratzen da, eta martxotik EKOmerkatuan ikus dezakegu, bertako elikagai ekologikoekin. Pozik dago izan duen harrerarekin.
Larunbat honetan, martxoaren 5ean, Iruñeko EKOmerkatua ospatuko da Iruñeko autobus geltoki zaharreko nasetan, ia hogei ekoizle ekologikorekin. Oso edizio berezia izanen da, lehenengo EKOmerkatutik bi urte betetzen baitira. Orduz geroztik, hilabetez hilabete, 40 ekoizle ekologikok baino gehiagok produktu ekologiko eta lokal eskaintza zabala hurbildu dute Iruñeko erdigunera, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topaleku bat ahalbidetuz, Nafarroako nekazaritza ekologikoaz hitz egiteko, ezagutzeko eta partekatzeko leku bat.
Maite Sanchezek 2000. urtean sortu zuen Domiña Abeltzaintza Ekologikoa Goizuetan. Anxo eta Indar seme-alabekin batera, betizu behiak hazten dituzte bertako mendietan. Europako azken behi basatia da betizua, galtzeko arriskuan dagoen eta erdi-askatasunean bizi den espeziea. Anxo hileko lehen larunbatean Iruñera doa EKOmerkatura, betizuekin egindako txorizoa saltzera.
Abenduko EKOmerkatua Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan egingo da berriro. Datorren larunbatean, abenduaren 4an, Nafarroako 13 ekoizle ekologikok hartuko dute parte hileko merkatuan. Oraingoan, gainera, bi tailer izango dira: talo ekologikoen tailerra eta sendabelarren tailerra. Gainera, EKOtopaketa abenduaren 2an, ostegunean, egingo da Eraulgo La Panpinela pizzeriako Mariela Goñirekin, Geltokin. Informazio guztia www.ekomercado.org helbidean.
Azaroko EKOmerkatua kalean egingo da. Datorren larunbatean, azaroak 6, Baluarteko plazak hileko merkatu ekologikoa hartuko du, oraingoan 15 ekoizle ekologikorekin. Barazki-kontserben tailer bat antolatu da Nishimeren eskutik. Gainera, azaroaren 4an, ostegunean, EKOtopaketa eginen da Tuterako Topero jatetxeko Jose Aguadorekin. Informazio guztia www.ekomercado.org helbidean.
Casa Paulina hilero joaten da EKOmerkatura. Carlosekin hitz egin dugu irasagar marmelada egiten ari den bitartean, hain justu fruitua bildu ondoren bere laboreetatik Ameskoa Behereko Artaza herrian. 2017an marmeladekin hasi zen, 15 barietate baino gehiago ditu eta gehienak bertako laboreekin egiten ditu. Carlos hilero joaten da EKOmerkatura bere marmelada zaporetsuak saltzera. Datorren azaroaren 6an Baluarte plazan izango duzue zain, bertan ospatuko baita hurrengo EKOmerkatua.
Urriaren 2an, larunbatarekin, berriz egingo da EKOmerkatua Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan. Nafarroako 15 ekoizle egongo dira produktu ekologikoekin
Irailaren 4an, larunbatarekin, berriz egingo da EKOmerkatua Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan. Oraingo honetan, denboraldiko produktu izarrari, tomateari, keinu bat egingo zaio eta hainbat postu egongo dira tomateekin. Gainera, EKOtopaketa berreskuratuko da eta irailaren 2an, ostegunean, Martin Iturri Agoizko Beti Jai eta Iruñeko Taberna Cocotteko sukaldariarekin izango da Geltokin. Informazio guztia http://www.ekomercado.org helbidean.
Uztailean, EKOmerkatua oporretara joan zen, baina gogo handiz itzuli da, eta elikagai ekologiko ugari izango ditu datorren abuztuaren 7an. Beti bezala, 09: 30etik 14: 00etara izanen da, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean. Bazatoz?
Oporrak hartuko ditugu uztailean eta EKOmerkatua ez da eginen uztailaren 3an. Abuztuaren 7an ikusiko dugu elkar. Uda hona pasa!
Datorren ekainaren 5a Ingurumenaren Mundu Eguna da eta CPAEN/NNPEKek EKOmerkatuarekin eta bizikletaz ibilaldi batekin ospatuko du, Iruñerriko ekimen ekologikoak ezagutzeko, Biela eta Tierrarekin. EKOmerkatua, beti bezala, 09:30etik 14:00etara izango da Iruñeko Autobus Estazio Zaharreko nasetan, oraingoan 14 ekoizlerekin, elikagai ekologikoak, freskoak eta sasoikoak erabiliz. Adin guztientzako habia-kutxen tailerra ere antolatu da.
Oraingoan, 17 ekoizle izango dira Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan, Nafarroan ekoitzi eta elaboratutako elikagai ekologikoekin. EKOmerkatuak eguna aldatu eta apirilaren 30era (ostirala) aurreratuko da maiatzaren 1eko jaieguna dela eta; 17:00etatik 20:30era egongo da zabalik, ostiralean.
EKOmerkatuak urtebete egin zuen martxoan, eta Nafarroako ekoizpen ekologikoaren eta kontsumitzaileen arteko topagunea da. CPAEN/NNPEKk antolatzen du hileroko merkatua; aurten ere, 25 urte beteko ditu erakundeak.
Nerea Zorokiain, David Zunzarren eta Mikel Antonak Ferment Art osatzen dute, elaborazio artisau eta ekologikoko elikagai hartzituen marka berria. Mikel nekazariak Murietan du baratzea, eta geroago David eta Nereak Arizkunen hartzitzen dituzten barazkiak. Hainbat mota dituzte: txukrut, kimchi edo porrua gatzunetan, besteak beste. Martxotik, EKOmerkatura joaten dira, prebiotiko eta probiotiko dituzten hartzigarri mota desberdinekin. Nerea Zorokiainekin hitz egin dugu Ferment Art-i buruz.
Ecológicos Aranda Faltzesko nekazaritza eta abeltzaintza tradizioko enpresa familiarra da. Bertan egiten dituzte, besteak beste, oliba olioaren ekoizpena, bazka eta zerealen laborantza, eta harategia eta ekodenda ere. Betiere ikuspegi ekologikoarekin eta teknika biodinamikoetan aurrera eginez.
Jesús Aranda familia-enpresako nekazaritza-arloko arduraduna da. Nafarroako nekazaritza ekologikoaren aitzindarietako bat eta CPAEN/NNPEKeko lehen presidentea izan da. Hilero joaten da EKOmerkatura bere oliba-olio birjina estrarekin, aurten, gainera, Ecotraman zilarrezko domina irabazi du.
Duela urtebete egin zen lehen aldiz Iruñean EKOmerkatua, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren eta kontsumitzaileen arteko topagunea, gure lurraldean modu ekologiko eta iraunkorrean lan egiten duten ekoizle txikiak ezagutarazteko. Datorren martxoaren 6an salmenta zuzeneko merkatu ekologikoa egingo da berriro 09:30etik 14:00etara. Gainera, merkatuaren aurreko ostegunean, martxoaren 4an, EKOtopaketa egingo berreskuratuko da.
Informazio guztia hemen: www.ekomercado.org
EKOmerkatua otsailaren 6an egingo da, Nafarroan landu eta prestatutako elikagai ekologikoen 16 saltokirekin. Horiei postu gonbidatu bat gehituko zaio: Barrikupel, erabilerarik ez duten ardo-upelekin lan egiten duen ekodiseinu-proiektua. Gainera, DJ Reimyren parte-hartzea eta ekoizleak elkarrizketatuko dituen telebista-seta ere programatuta daude. Hitzordua, beti bezala, 9:30etik 14:00etara, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan. www.ekomercado.org
Iruñeko EKOmerkatua, Plazara! Estellerriko produktuen merkatua, Bizilur, Baztan, Bera, Leitza-Areso, Mendialdeko eta Etxeko merkatueko ordezkariak elkartu dira sarean lan egiteko.
Koldo Resanok sagar ekologikoak landatzen ditu Faltzesen, familiatik datorkion eta jarraitu nahi izan duen jarduera. Nahiz eta normalean bere salmentak kooperatiba baten bidez bideratzen diren, aurten Iruñeko EKOmerkatuaren aldeko apustua egin dute.
Iruñeko EKOmerkatuak larunbat honetan estreinatuko du urtea, urtarrilaren 2an. Elikagai osasungarriak, sasoikoak, ekologikoak, Nafarroan ekoitzi eta egindakoak erosteko aukera paregabea izango da. Hitzordua, beti bezala, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan 09:30etatik 14:00etara. www.ekomercado.org
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org