Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

CPAEN/NNPEKk arrakasta handiz ospatu du 25.urteurrena, sektore ekologikoa sendotuz

Asteburu osoan zehar CPAEN/NNPEKen 25. urteurrena eta Nafarroako VI. Azoka Ekologikoa hartu ditu Noaingo Zentzumenen Parkeak. Milaka pertsona bildu dira ekitaldian, eta Nafarroako elikagai ekologikoen balioa nabarmendu da, nekazaritza ekologikoko 35 posturekin. Asteburu arrakastatsua izan da, ekoizpen ekologikoaren eta herritarren arteko topagunea. Gainera, Zentzumenen Parkean ospatzeak espazio berriak ahalbidetu ditu, hala nola abeltzaintza-erakusketa eta gastronomia ekologikoaren gune bat.

CPAEN/NNPEKek 25. urteurrena ospatuko du irailaren 24, 25 eta 26an Noaingo Zentzumenen Parkean

Bertan, 31 postu ekologiko izango dituen Nafarroako VI. Azoka Ekologikoa egingo da.
 
Nafarroako elikagai ekologikoen urteurrena da, eta ekitaldi ugariz beteriko asteburuan ospatuko dute, Noaingo Zentzumenen Parkean. Asteburu horretan, gainera, Nafarroako VI. Azoka Ekologikoa ospatuko da bertan. Hala, aipatutako elikagai ekologikoen merkatuaz gain, eremu ekogastronomiko bat, arraza autoktonoen abeltzaintza-erakusketa, emanaldiak, animazio musikala, hitzaldiak, tailerrak, zozketak eta haurrentzako gunea izango dira. Hitzordua irailaren 24an, ostiralean, 17: 30ean hasiko da, larunbatean goizez eta arratsaldez jarraituko du eta igande goizean amaituko da.

Sektore ekologikoaren ahaleginak sendotu du Nafarroako V. Azoka Ekologikoa

Asteburu honetan, Nafarroako Azoka Ekologikoaren V. edizioa egin da. Hiru egunetan, produktu ekologikoen 30 postu baino gehiago izan dira, eta jende guztiarentzako jarduerak. 2.300 pertsona hurbildu dira hitzordura, ohi baino heren bat gutxiago, osasun arloko prebentzio neurriak direla eta.

Produktu ekologikoak dituzten 35 erakustoki elkartuko dira Nafarroako V Azoka Ekologikoan

Nafarroako sektore ekologikoaren topaketarik garrantzitsuenak V. edizioa ospatuko du irailaren 18, 19 eta 20an, eta hogeita hamabost erakusketari bilduko ditu. Horrez gain, haurrentzako eta helduentzako jarduerak ere izango dira.

Hitzordua Iruñeko autobus geltoki zaharreko nasetan izango da; bertan, enpresa erakusketariek euren produktuak erakutsi eta salduko dituzte ostiral arratsaldetik igande eguerdira bitartean.

Irailean ospatuko da Nafarroako V Azoka Ekologikoa

Nafarroako sektore ekologikoaren topaketarik handiena, Nafarroako Azoka Ekologikoa, irailaren 18an, 19an eta 20an egingo da Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean.

Nafarroako V. Azoka Ekologikoa irailean ospatuko da

NNPEK Nafarroako Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluak erabaki du Nafarroako Azoka Ekologikoa  irailean ospatzea, apirilaren 3an, 4an eta 5 egin beharrean.  Koronabirusaren agerraldiarekin lotutako prebentzio-neurriei buruz Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak emandako protokoloei jarraikiz eta sortutako krisiaren aurrean hartu da erabakia.

Dena prest Nafarroako V. Azoka Ekologikorako

Nafarroako Azoka Ekologikoaren bosgarren edizioak izen-emateak itxi ditu eta data zehaztu du: apirilaren 3an, 4an eta 5ean izango da, eta berriz ere Iruñeko autobus geltoki zaharrean egingo da.

Nafarroako IV. Feria Ekologikoak aurreikuspenak gainditu ditu jendetza gerturatu ostean

Aurtengo Nafarroako Azoka Ekologikoa azken urteetako jendetsuena izanaren iritziaz igaro da.

Harrera ona izan du Nafarroako III. Azokak Ekologikoak

Urtero antolatzen du jaia NNPEK-k 2015etik eta Nafarroako elikagai ekologikoen merkatu handiena da azoka. NNPEK-ren helburua pertsonen eta ingurugiroaren osasunean eragitea da, eta kalitatezko hurbileko jakiak dira gure apustua.

Ia 50 erakusketarik parte hartuko dute Nafarroako III. Azoka Ekologikoan maiatzaren 18, 19 eta 20ean

NNPEK Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen duen ekitaldia da 2015etik. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere Geltokin eginen da, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean, hain zuzen ere,  heldu den maiatzaren 18, 19 eta 20an. Azokaren helburua nekazaritza ekologikoan oinarritutako jakiak herritarrei ezagutzera ematea da eta elikagaiak erostea zuzenean, bitartekaririk gabe. Urtero Nafarroa osoko produktu ekologikoen sektoreko profesionalak, ekoizleak eta kontsumitzaileak hurbiltzen dira ekitaldira.

Harrera ezin hobea izan du Nafarroako II. Azoka Ekologikoak

Gaur itxi ditu ateak Nafarroako II. Azoka Ekologikoak. Hiru egun hauetan, ekoizleak eta kontsumitzaileak hurbildu ditu, eta milaka lagun pasa dira Iruñeko Autobus Geltoki Zaharretik. Azokaren helburua nekazaritza ekologikoan oinarritutako jakiak herritarrei ezagutzera ematea da. Nabarmentzekoa da NNPEK-k antolatzen duen azoka estatu mailan bakarra dela, jaki ekologikoetan espezializatua.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org