Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Nafarroako 15 ardo ekologikok saria jaso dute Ecovinosen

Nafarroako ardo ekologikoak haien ospea handitzen ari dira eta horren adibide argia da Errioxako Ecovinos sariketan protagonismo handia izan dutela. Hain zuzen ere, Nafarroako sor-markak lau urre eta zilarrezko bederatzi domina lortu ditu. Gainera, Nafarroan ekoitzitako baina Errioxako sor-marka duten bi ardok jaso dute urre eta zilarrezko domina. Denera, Nafarroako lau upeltegietako 15 ardo sarituak izan dira.

NNPEK jaso du Nafarroako Landa Hotelen elkarteko Urteko Lamio saria

Gaur izan da Lacarreko Lezaun Upeltegian, Urteko Lamioaren banaketa. Urtero banatzen ditu sariak Nafarroako Landa Hotelen elkarteak.

Sartagudako Ecovinal enpresak NATEXPOko Berrikuntza BIO 2017 saria jaso du mingrana ozpinarengatik

Mota guztietako ozpinak egiten ditu Ecovinalek, bai eta limoi zukua, oliba olioa eta sukaldatzeko ardoak ere. Mingrana BIO Purua Iragazte prozesurik gabeko ozpinarengatik jaso zuen saria joan den urrian NATEXPO azokan.

NNPEK-k “2017ko Urteko Lamioa” saria jaso du Reckrearen eskutik

Nafarroako Landa Hotelen elkarteak adostu du aurten “2017ko Urteko Lamioa” NNPEK-ri ematea egiten duen lanagatik. Hau da, nekazaritza ekologikoa sustatzeagatik, elikagai ekologikoak ziurtatzeagatik eta Nafarroan sortzen dituzten elikagai ekologikoak babesteagatik.

Argiñarizko okindegi ekologikoa, Espainiako 80 onenen artean

Panàtics elkarteak lurralde nazionalean dauden okindegien kalitateari buruzko ikerketa bat egin du berriki,  La Ruta Española del Buen Pan 2017. Bertan, 80 okindegi onenak bildu dituzte, eta haien artean Argiñarizko Ogia dago, Nafarroako okindegi bakarra rankin honetan sartu dena. Espainia osoko 80 artisau onenak biltzen ditu rankinak. Elkarteak saritu nahi izan du nekazaritza ekologikoarekiko konpromisoa eta okindegiak duen kalitate handia.

Vía Campesina erakundeak jasoko du bihar Solidaritatearen aldeko XV. "Nafarroa" Nazioarteko Saria

Vía Campesina, Elisabeth Mpofu koordinatzaileak ordezkatuta, da Solidaritatearen aldeko XV. "Nafarroa" Nazioarteko Sariaren irabazlea. Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak egin dute deialdia eta 15.000 eurokoa izan da.

Domiñak, Goizuetako azienda-ustiategi ekologikoak, irabazi du Espainiako Landa Berrikuntzaren saria

Betizu bertako arrazako behiak hazten dituen Goizuetako Domiña ustiategiko Maite Sanchezek jaso du landa-eremuetako emakumeei bideratutako Berrikuntzaren VIII. Bikaintasun Saria, "Nekazaritza-jarduerako berrikuntzaren bikaintasuna" izeneko mailan.

Sarbilek irabazi du ustiategi emankorrenaren saria Elizondoko behi pirenaikoaren lehiaketan

Sarbilek irabazi du ustiategi emankorrenaren saria Elizondoko behi pirenaikoaren lehiaketan

Jaitzeko Sarbil SAT  abeltzaintza ekologikoak saria irabazi zuen Elizondoko XXX. Behi azienda pirenaikoaren lehiaketan ustiategi emankorrena izateagatik, 210 behi eta 213 erditzeengatik. Behi batek bi aldiz erditu zuen urte berean.

 

 

Nafarroako 14 ardo ekologikok arrakasta izan dute Ecovinos sariketan

Los vinos navarros ecológicos siguen acrecentando su prestigio al llevarse el protagonismo en  el certamen Ecovinos de La Rioja. La Denominación de Origen de Navarra se ha llevado un gran oro, ocho oros y cinco medallas de plata. En total, 14 vinos de 5 bodegas ecológicas navarras han sido galardonados.
 

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org