Datorren larunbatean, apirilaren 6an, betizu haragiari eskainiko zaio jardunaldia. Domiña, betizu behien haragia eta txorizoa egiten duen Goizuetako abeltzaintza ekologikoa, hileroko azokara joan ohi da, eta 12:00etatik 14:00etara dastatu ahal izango da bere produktu goxoak ‘Zatoz eta dastatu’ gunean. Horrez gain, Ganaderas en Red elkartearen ‘Sabores y raíces’ liburua aurkeztuko da. Estatuko emakume abeltzain estentsiboen kolektiboa da, eta Maite Sánchez Domiñako abeltzainak parte hartzen du bertan. Ostegun honetan, gainera, betizu haragia dastatu ahal izango da EKOtopaketan, Geltokiko Ion Gulinaren eskutik.
Gero eta denda txikiago gehiagok egiten dute apustu elikadura ekologikoaren alde eta beren eskaintzan Nafarroako elikagai ekologikoak sartzearen alde. Ekimen horiek guztiak ikusaraztea da CPAEN/NNPEKen helburuetako bat, Salmenta Puntuen Sarearen bidez. Gainera, aurten identifikazio berri bat sortu da, Saltoki eta Jatetxeak EkoHosto bat, bi edo hirurekin sailkatzen dituena, eta Hiru EkoHosto kategoria da sailkapen gorena.
Basaburua, Atez eta Leitzaran ibarretan, hiru denda ditugu: Apeztegiberriko denda Jauntsaratsen, Izarpe kanpina Arostegin eta Belardenda Belarra Leitzan. Hiru saltokiek bi Ekoorri dituzte, hau da, CPAEN/NNPEK ziurtagiria duten hainbat operadoreren 5-10 produktu.
Proposamen irabazlea bakailao brandadaz betetako tartaleta bat da, saltsa apar akebitxatuarekin eta kimu eta loreekin ketutako sardin-perlekin koroatua. Oinarrian, limoi-olioa eta perrexil-hautsa. Ekoalden erositako elikagaiak bertakoak eta ekologikoak dira.
CPAEN/NNPEKek 2024rako Sustapen Plana jarri du abian, eta Nafarroako elikagai ekologikoak sustatzeko jardueren artean, Nafarroako lurralde osoan zehar egin beharreko sentsibilizazio ekologikoko 33 tailer daude.
Elikaduraren sektorean liderra den nazioarteko azoka da Alimentaria, bi urtean behin egiten dena. Martxoaren 18tik 21era egingo da, Fira Bartzelonako Kale Nagusian. Egun horietan, Alimentaria nazioarteko negozio-zentroa izango da berriz ere elikagaien industriarekin lotutako profesional guztientzat.
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egindako txosten batek elikagaien erosketa jasangarriari buruzko estatuko esperientziak bildu ditu. Horien artean, Nafarroaren kasua nabarmentzen da; izan ere, 2016az geroztik hainbat taldek eta erakundek egindako lanari esker, Nafarroa erreferentziazko lurralde bihurtu da elikagai osasungarri eta iraunkorren kontsumoari dagokionez, sukaldaritza kolektiboaren kanalean, eta eragin positiboa izan du tokiko lehen sektore ekologikoan eta biztanleen osasunean.
Identifikazio berri bat sortu da, salmenta-puntuak eta jatetxeak Eko hosto bat, bi edo hirurekin sailkatzen dituena, eta Hiru Eko Hosto kategoria da sailkapen gorena. Guztira, Nafarroa osoko 40 saltokitan eros daitezke Nafarroako elikagai ekologikoak, eta 25 establezimendutan sukalde ekologikoaren alde egiten dute.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org