Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Nafarroako bost upategi ekologikok 22 saridun jaso dituzte Ecovino 2023 sarietan

Nafarroako ardo ekologikoak zorioneko daude eta Nafarroa garaile izan da Ecovinon. Ochoa, Bagordi, Quaderna Via, Lezaun eta Biurko Gorri upategiek hainbat sari jaso dituzte Ecovino 2023 sarietan, ardo ekologikoen lehiaketa handienean.

Larunbat honetako EKOmerkatua, sanferminetako giroarekin

Sanferminak iristear dira eta datorren larunbatean, uztailak 1, EKOmerkatuak jai giroa izango du. Sanfermin aurretik elikagai jasangarri eta osasungarriak erosteko postuez gain, ‘Zatoz eta dastatu’ gunean ardoa eta gazta izango dira, goiza girotzeko doako dastaketarekin.

Non erosi elikagai ekologikoak Zangozako merindadean

Gero eta denda txikiago gehiagok egiten dute apustu elikadura ekologikoaren alde eta beren eskaintzan Nafarroako elikagai ekologikoak sartzearen alde. Ekimen horiek guztiak ikusaraztea da CPAEN/NNPEKen helburuetako bat, Salmenta Puntuen Sarearen bidez. Zangozako merindadean bi denda ditugu: Punto EKO Zangozan eta Murkuzuria kanpineko denda Zaraitzuko Espartzan.

María José Arrondo: "Sektore ekologikoan eskaintza eta eskaria berdintzen ari dira, eta goranzko joera dago"

En abril de este año María José Arrondo relevó en el cargo de presidenta de CPAEN/NNPEK a Mirian Otxotorena, una responsabilidad que asumió tras ganar las elecciones celebradas en el sector. Agricultora cerealista de Fustiñana, casada y con tres hijas de 7, 5 y 2 años, Arrondo afronta cuatro años al frente de la entidad que certifica y promociona la agricultura ecológica de Navarra. 

Bar Monasteriok Nafarroako produktu ekologikoarekin egindako tortilla onenaren CPAEN/NNPEK saria jaso du

Nafarroako Tortillaren 6. Astea ekainaren 9tik 18ra egin da, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak antolatuta eta CPAEN/NNPEK, HEINEKEN, Nafarroako Ostalaritza Kooperatiba eta CaixaBankek babestuta.

Paula Remírez: “Elikagai ekologikoak askoz hobeak dira nutrienteei, zaporeari eta, batez ere, osasunari dagokienez”

Paula Remirez taewkondista eta kirol horretan arbitroa ere, eta 2021ean Tokioko Olinpiar Jokoetan egon zen, bere kirol lorpen handiena. Amets bat bete zuen horrela, Lizarrako II Politeknikoan Informatikako irakasle lanarekin batera uztartzen duena. Txiki-txikitatik hasi zen taekwondoa praktikatzen, bere aitaren eskutik, taekwondoko entrenatzailea, kirolaren balioak transmititu dizkiona: konpromisoa, errespetua eta diziplina.
Duela urte batzuetatik hona, Paula bere elikadura zaintzen hasi zen, osasun-arazo baten ondorioz, eta, ordutik, elikagai ekologikoak kontsumitu ohi ditu, askoz hobeto sentitzeaz gain, kalitate hobea dutela badakielako.

Edorta Salvador: "Ekoizpen ekologikoak bermatzen digu naturaren baliabideak zaintzen ditugula"

Edorta Salvador aholkularia da elikagaien teknologian, okintzako formatzailea eta irakaslea Basque Culinary Centerren. Nekazaritza arloko prestakuntza du, eta lan-ibilbide luzea du. Gaur egun, irakaskuntzan eta hainbat enpresatako okindegi-prozesuen aholkularitzan dihardu. Elikagai ekologikoekin zuen harremana 2012an hasi zen, Londresera joan eta Erresuma Batuko hiriburuan, Edorganic izeneko negozio txiki bat abian jarri zuenean, eta Nafarroako elikagai ekologikoak inportatzen zituen. Horrela hasi zen lankidetza CPAEN/NNPEKekin. Ekoizpen ekologikoaren onurei buruz hitz egin dugu berarekin, eta, nola ez, ogi on bat lortzeko gakoei buruz.

Larunbat honetako EKOmerkatuak Betizuko haragi ekologikoari balioa emango dio

Datorren larunbatean, ekainak 3, Betizuko haragiari eskainiko zaio jardunaldia. Hilero joaten da Domiña Goizuetako abeltzaintza ekologikoa EKOmerkatura, haragia eta txorizoarekin.  Zatoz eta dastatu dastaketa gunean probatzeko parada egongo da. Ostegun honetan, gainera, EKOtopaketa Europa Jatetxeko Pilar Idoaterekin izango da. 

'Egin zaitez eko' erakusketak Nafarroako Liburutegi Nagusia jantziko du hilabetez

Maiatzaren 29tik ekainaren 30era bitartean, elikagai ekologiko erraldoien erakusketa ibiltaria egongo da Nafarroako Liburutegi Nagusian. Ekainaren 5erako, astelehena eta  Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat eginez, Loraldea baratze komunitarioan baratze ekologikoa maneiatzen hasteko tailerra antolatu da.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org