Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Zortzi enpresa ekologiko Bio Navarren bildu dira Frantzian produktu ekologikoak sustatzeko

Bio Trailla, Isanatur, Embutidos Goikoa, El Caserío, Ecovinal, Bodegas Aristu, Conservas Medrano eta Gonama Alimentación enpresek Bionavarre markaren pean bildu dira, beren produktuak Frantziako merkatu ekologikoan batera merkaturatzeko. CPAEN/NNPEKk ziurtatzen ditu empresa guztiak.

Bagordi eta Lezaun upeltegiak Ecovino sarietako sarituenak

Ecovino 2021 sariek Bagordi eta Lezaun upategiak goraipatu dute.  Bagordik bi urre handi irabazi ditu eta Lezaunek urre handi bat eta Laffort Sari Berezia irabazi ditu. Andosillako eta Lacarreko upategiak CPAEN/NNPEK bidez egiaztatzen dira. Guztira, Nafarroak 8 sari jaso ditu Ecovinon.

Zuzeneko salmentako merkatuetarako gakoak

Martxoaren hasieran, Iruñeko Kondestablearen Jauregian zuzeneko salmentako azoketako merkaturatzeari buruzko jardunaldi bat egin zen ekoizleentzat. Hizlariak Mirene Begiristain Zubillaga UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea, Ester Montero Arreako teknikaria eta Garbiñe Elizaincin INTIAko teknikaria izan ziren. EKOmerkatuko ekoizleek, zuzeneko salmentako merkatuek eta landa-garapeneko teknikariek parte hartu zuten jardunaldian, denera 15 pertsona inguru.

Mirian Otxotorenak Edorta Lezaun ordezkatuko du CPAEN/NNPEKen lehendakaritzan

CPAEN/NNPEK-ko lehendakari kargua hartu eta zazpi urtera, Edorta Lezaunek Mirian Otxotorenari eman dio lekukoa. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren lehendakaritza hartu du 2023ra arte, eta urte horretan hauteskunde berriak egingo dira.

"Ziurgabetasunez hasi ginen nekazaritza ekologikoan, eta dagoeneko 20 urte daramatzagu"

Arantzazu Aldanondok Nekazaritza Ekologikoari eskainitako Bizitza  saria jaso du. CPAEN/NNPEKek urtero ematen die saria agroekologiaren aldeko apustua egin duten pertsonei. Ekologista, emakumea, nekazaria eta Erriberakoa, argi du ez dagoela beste landatzeko modurik, natura errespetatzen duena izan ezik.

Aranzazu Aldanondok eta Plazara! Lizarrako Merkatuak CPAEN/NNPEK 2020 sariak jaso dituzte

Larunbat honetan, Nafarroako sektore ekologikoa luze jantzi da CPAEN/NNPEK 2020 sariak emateko. Iruñeko EKOmerkatua aukeratu dute ekitaldia egiteko, eta Aranzazu Aldanondok Nekazaritza Ekologikoari eskainitako Bizitza saria jaso du eta Plazara! Lizarrako merkatuak, Erakunde Laguntzailearen Saria.

 

CPAEN/NNPEKek gida bat egin du guraso elkarteei jantoki osasungarri eta jasangarrietarako trantsizioan laguntzeko

Gidaren helburua da Nafarroako eskola-jantokietako batzordeei irizpideak ematea ikastetxeetan eta eskoletan jantoki-zerbitzuak esleitzeko, jantoki osasungarri eta jasangarrietarako trantsizioan eskaintzak baloratu ahal izateko.


 

Nafarroako bodegoi ekologiko handia

Nafarroa Ekologikoaren V. Azokak Nafarroako ekoizpen agroekologikoa irudikatzen duen bodegoi handi batekin harrera egiten dio publikoari. Laurogei enpresa eta ekoizlek baino gehiagok parte hartu dute erakusleiho handi horretan, eta, bertan, Nafarroan ekologikoan ziurtatutako 1300 elikagai baino gehiago daude ikusgai.

"Menu osasungarri eta ekologikoek zentzu eta balio erantsi handiagoa emango diete gure zerbitzuei"

Raúl Jesús Pilar Garcés biologoa eta Ingurumen Hezkuntzako teknikaria da, eta esperientzia handia du programa sozialetan, turismo iraunkorrean eta aisialdi-jardueretan. Hasiera-hasieratik ingurumen-hezkuntzan jardun nahi izan zuen, eta horregatik sortu zuen, Pedro Azpirozekin batera, Gure Sustraiak 2002. urtean. Ordutik hona, izugarrizko bilakaera izan du: ingurumen-hezkuntzatik iraunkortasunera igaro da, eta hortik berrikuntza sozialera eta ekologiara. Azken pausoa jantokiak aldatzea izan da. Urtean 20.000 menu ematen dituzte, CPAEN/NNPEKen bidez menu osasungarriak eta ekologikoak ezarriz. Prozesu horretan murgilduta daude orain.

Nafarroako 15 zerealista ekologikok uzta osteko alea garbitzeko makina bat erosi dute

Sektorearen eskaera historikoa da, eta orain, besteak beste, alea garbitu eta bere hazi ekologikoa lortu ahal izango du. INTIAk, NNPEKekin lankidetzan, erosketa koordinatu du, eta ziklo bat itxi du, beste ziklo bati bide ematen diona. Ziklo horretan, makina kudeatuko duen elkarte bat sortzea planteatzen da, bai eta etorkizunean egingo diren erosketak ere, zerealen eta lekadunen nekazarien garapena ahalbidetzeko.

Nafarroak 684 operadore ekologiko lortu ditu 2020an

CPAEN/NNPEK-ek urteko txostena argitaratu du, ekoizpen ekologikoaren hazkundeari eta Nafarroako helburuei buruzko azken datuak biltzen dituena, Espainiako, Europako eta munduko datuekin batera. Nafarroako ekoizpen ekologikoak 700 ha okupatu zituen 1996an, eta 84.000 ha baino gehiago 2020an. 684 operadore ditu, eta hazkunde hori fenomeno globala da dagoeneko.

Nafarroako elikagai ekologikoen on-line salmenta jarri du martxan sektore ekologikoak

Helburua da Nafarroako produktu ekologikoak etxeetara eramatea, zuzenean ekoizleengandik. Horretarako sektoreari lagunduko dioten hainbat ekimen jarri dira martxan, COVID-19ko krisiaren eraginez erabiltzen zituzten ohiko banaketa bide laburrak eten direlako. Erreferentziako webguneak ekoalde.org eta geltoki.red dira. Navarraecologica.org-etik ere sartu ahal izango da; bertan, gainera, Nafarroan elikagai ekologikoak dituzten dendak ageri dira.

NNPEKk abian jarri du Iruñeko lehen EKOmerkatua

Iruñeko EKOmerkatua hilabete bakoitzeko lehen larunbatean egingo da, Iruñeko autobus-geltoki zaharreko nasetan. Bertan, ekoizpen ekologikoak, zuzenean eta bitartekaririk gabe, Nafarroako gertuko elikagaiak, ekologikoak, freskoak eta sasoikoak jarriko ditu jendearen eskura. Lehenengo hitzordua martxoaren 7an izango da. Gainera, EKOmerkatuaren aurreko ostegunean EKOtopaketa bat egingo da Geltokin, sukaldaritzako klase magistral bat, Nafarroako sukaldarien eskutik, eta ondoren afaria egingo da produktu ekologikoekin. Informazioa ekomercado.org helbidean dago eskuragarri.

NNPEKk eta Iruñeko Udalak hitzarmen bat sinatu dute EkoMercadoa martxan jartzeko

Iruñean hilero ekomerkatu bat sortzeko proiektua martxan da dagoeneko, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak hitzarmena sinatu ondoren. Proiektua udaberria baino lehen abian jartzea aurreikusten da. Hilero azoka bat egongo da Iruñean, EkoMercado izenekoa.  Xedea ekoizpen ekologikoa publikoari gerturatzea eta produktu hori urteko gainerako egunetan non aurki daitekeen jakinaraztea da. Horrela, produktu ekologikoak eta hurbileko produktuak banatzen dituzten Nafarroako establezimenduetan erostea erraztuko da.

NNPEKk sustapen-plan berria jarri du abian

2020rako sustapen-plan berriarekin dator NNPEK. Besteak beste, azoketan parte hartzera, Komunikazio ekintzak, ostalaritza, merkataritza eta saltoki handietako ekintzetara, dastaketetara, hitzaldietara eta familientzako elikadura osasungarriari buruzko gida batera bideratutako partidak jasotzen ditu.

Nafarroa Salsa Berdean ekimenak baditu irabazleak

Urrian ospatutako Nafarroa Salsa Berdean izeneko kanpainak baditu irabazleak.  Errezeta lehiaketa eta jardunaldi ekologiko-gastronomikoak antolatu zituzten.

NNPEKk komunikabideen afaria egin du 2018/2019 ikasturteari amaiera eta hurrengoari hasiera emateko.

Ikasturtea 2020ko urrian amaituko da. Urriaren 22an, asteartearekin, Iruñeko Alhambra jatetxean ohiko afaria egin zen komunikabideekin, NNPEKko ikasturteari amaiera emateko eta hurrengoa aurkezteko. Ikastaroa orain hasi, eta 2020. urtearen hasieran gosari batekin aurkeztuko dira helburuak.

Nafarroa Saltsa Berdean

Denda ekologikoetan abiatu du NNPEKk errezeten kanpaina bat; horrez gain, ostalaritzan jardunaldi ekogastronomikoak eginen ditu

Sektore ekologikoak Franco Malucelli eta Intia saritu ditu NNPEKko hirugarren sarietan

1996tik da ekoizle ekologikoa Franco Malucelli, eta ordutik aurtengo maiatzera arte izan da ere NNPEKko kontseiluko kidea; bestalde, INTIAk ere jaso du Erakunde Kolaboratzailearen Saria eta Malucellik Bizitza Nekazaritza Ekologikoari emana Saria, Edorta Lezaunen eskutik, NNPEKo lehendakaria. Geltokin izan da ekitaldia, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean.

NNPEKren irrati kanpainan 26 ekoizlek parte hartuko dute

Onda Cero, SER eta Euskalerria Irratiak 26 programa eginen dituzte ekoizpen ekologikoaren inguruan iraila eta azaroaren artean NNPEKk abiatutako ekimen baten bidez. Helburua Nafarroako ekoizle ekologikoen lana ezagutzera ematea da.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org