Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Borraja Komandoak lorategi bat erasotuko du Arguedasen larunbat honetan

Nekazaritza ekologikoa sustatzeko helburuarekin, eta Arguedaseko Arrozaren Egunarekin bat eginez, heldu den irailaren 23an, larunbatarekin, Borraja Komandoak (talde iraultzailea, ekologikoa eta barazkizalea) berriro erasotuko du eta herriko lorategi bat baratz ekologikoan bihurtuko du.

Tomatea, asteburuko protagonista Iruñean

Nafarroako hiriburuan izan zen joan den asteburuan Antzinako tomate ekologikoaren IV. Azoka. Tokian tokiko tomateak, antzinako tomateak eta tomate ekologikoak bat egin zuten jai giroko festan. Bisitari andana gerturatu ziren tomateak dastatzera eta erostera, izan ere, Nafarroan landatutako barietate interesgarriak zeuden: lodiak, moreak, beltzak, zebra tomateak, bonbilla tomateak, malacara tomateak...

Helianto kolektiboak eta Cabodevilla anaiek jaso dituzte NNPEK sariak erakundearen Batzar Nagusian

Gaur goizean NNPEK Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren Batzar Nagusia ospatu da Kondestable Civiboxean. Bertan, Erriberako Helianto kolektiboak eta Paco eta Joaquín Cabodevilla anaiek jaso dute NNPEK sariak sektore ekologikoan egin duten lanagatik. NNPEK sarien lehen edizioa izan da aurtengoa.

Antzinako tomate ekologikoaren IV. Azoka Iruñean ospatuko da aste honen bukaeran

Heldu den irailaren 7, 8 eta 9an Iruñean izanen da Antzinako tomate ekologikoaren IV. Azoka. Aukera ezin hobea tomate zale guztientzat mota  eta izen bitxiko tomate asko dastatzeko

Borraja Komandoak hirugarren aldiz lorategi bat 'erasotu' du Zangozan

Berriro erasotu du Borraja Komandoak. Nekazaritza ekologikoa sustatzeko helburuarekin, gaur goizean NNPEK-ko Borraja Komandoak (talde iraultzailea, ekologikoa eta barazkizalea)
Zangozan lorategi bat erasotu du eta baratz ekologikoan bihurtu du. Hain zuzen ere, ekintza Zangozako San Vicente Paul erresidentziaren lorategian izan da.

Jauregiak esne behi ekologikoen I. Topaketan parte hartu du Galizian

Ekainaren 19 eta 20ean Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroako 28 abeltzain Ribadeumen (A Coruña) elkartu ziren komunitate desberdinetan esne behi ekologikoen egoeraz mintzatzeko. Jauregiko Aitor Azkaratek Galiziaraino joan zen Nafarroako egoera ezagutzera ematera. Jauregia familiarteko enpresa txiki bat da eta 2010etik jogurta, esnea eta gazta ekoizten dute modu ekologikoan Baztanen.

Borraja Komandoak bigarren aldiz lorategi bat 'erasotu' du Lizarran

Berriro erasotu du Borraja Komandoak. Nekazaritza ekologikoa sustatzeko helburuarekin, atzo arratsaldean, Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, NNPEK-ko Borraja Komandoak (talde iraultzailea, ekologikoa eta barazkizalea) Lizarran lorategi bat erasotu du eta baratz ekologikoan bihurtu du. Hain zuzen ere, ekintza Lizarrako Maria Azpilikueta kalean izan da.

Udako ordutegia NNPEK-n

Joan den ekainaren 1etik eta heldu den irailaren 30ra arte NNPEK-ko bulego eta jendaurreko ordutegia 08:00etatik 14:30etara izanen da. Era berean, oporrak direla eta gure bulegoak itxita egonen dira uztailaren 6tik 16ra.

NNPEK-k hazten jarraitzen du eta 69 enpresak bat egin dute ekologikoarekin urte honetan

Sektore ekologikoak gero eta ekoizle eta enpresa gehiago ditu, eta argi dago gora doan tendentzia dela, hainbat sektore barne hartzen dituelarik, aurrez prestatutako jakietatik hasi, aromatikoak eta ozpinak eta haragi ekologikoa, ogia eta zukuak barne hartzeraino. Esan bezala, NNPEK-k hazten jarraitzen du eta urteko lehen bost hilabeteetan 69 operadore berrik bat egin dute sektore ekologikoarekin.

Nafarroako ekoizpen ekologikoan arreta jarri du TVEko Aqui la tierra programa

NNPEK-ko komunikazio departamenduak TVEren programaren arreta eskuratu du Nafarroako Azoka Ekologikoa dela eta. Nafarroako sektore ekologikoa ezagutzera emateko aukera ezin hobea da programa, milioi bat berrehun mila pertsona inguruko audientzia baitu.

 

Hemen da NNPEK-k antolaturiko Nafarroako II. Azoka Ekologikoa

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak- CPAEN/NNPEK maiatzaren 19, 20 eta 21ean Nafarroako II. Azoka Ekologikoa antolatu du Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean. Bertan, sektoreko 50 enpresa baino gehiagok haien elikagai ekologikoak erakutsiko dituzte. Elikagai eta zerbitzu ekologikoak eskuratzeko aukera izango da, baina baita probatzeko aukera ere. NNPEK-k antolatzen duen azoka estatu mailan bakarra da, jaki ekologikoetan espezializatua.

Arrakastatsua izan da NNPEK-k antolaturiko Landa Dinamizazio Agroekologikoaren ikastaroa

El curso, gratuito y con aforo completo, pretende ser una propuesta de intervención en agroecología, a escala de sociedad local, para acompañar, desde la coherencia metodológica y la flexibilidad imprescindible, procesos de transición agroecológica integral que incida tanto en el sector agropecuario como en la gestión de los recursos naturales y los bienes comunes.

65 salmenta tokik bat egin dute CPAEN-NNPEK-k sustatutako kanpainarekin

El Consejo de la Producción Agraria Ecológica de Navarra, CPAEN/NNPEK, comenzó el año pasado la campaña llamada “Tu compra ecológica, más cerca de ti” con el objetivo de conseguir la adhesión de los establecimientos que ofrecen productos ecológicos.

CPAEN/NNPEK-k Landa Dinamizazio Agroekologikoari buruzko ikastaroa antolatu du heldu den apirilaren 26,27 eta 28rako

Heldu den apirilaren 26, 27 eta 28an CPAEN/NNPEK-k Civivox Jus la Rochan Landa Dinamizazio Agroekologikoari buruzko ikastaroa antolatu du.

26 operadore berrik eman dute izena CPAEN/NNPEK-en

CPAEN/NNPEK-k hazten jarraitzen du eta urtea indartuta hasi du. Izan ere, lehenengo hiruhilekoan sektore desberdineko 26 operadore berrik eman dute izena ekologikoan.

Luis Espiga: “Triformazio sozialak gauzak bere tokian zuzen jartzera laguntzen gaitu, koherente izatera”

Bartzelonako Trifrom Institute-ko zuzendari den Luis Espigak Triformazio Sozialari buruz ikastaroa eman zuen Nafarroan. Intia, Nekazaritza Biodinamikaren elkarteak eta CPAEN/NNPEK-k antolatuta, Landa eta hirian ekimenak. Hiri-herri elkarlanerako proiektuak. Gako sozialak, legalak eta ekonomikoak izenburupean lepo bete zen ikastaroa eta interes handia sorrarazi zuen parte hartzaileen artean.  Izan ere, dagoeneko martxan dauden proiektuekin gehiago ikasiko dute, eta esperientzia baliatuko dute jardunaldi interesgarri hauetan ikasi dutena praktikan jartzeko.

Harrera ezin hobea izan dute menu osasuntsuagoek Buztintxurin eta Donibanen

Iruñeko Udalaren esperientzia pilotuak menu osasuntsuagoak ezartzeko dagoeneko hilabete bat baino gehiago bete du Donibane eta Buztintxuri haur eskoletan. Elikagai freskoak, sasoikoak eta ekologikoak dira, gehienak modu zuzenean Nafarroako ekoizleei erositakoak.

Maiatzaren 19tik 21era Nafarroako II. Azoka Ekologikoa ospatuko da

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak- CPAEN/NNPEK maiatzaren 19, 20 eta 21ean Nafarroako II. Azoka Ekologikoa antolatu du Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean. Bertan, sektoreko enpresa askok haien elikagai ekologikoak erakutsiko dituzte. Elikagai eta zerbitzu ekologikoak eskuratzeko aukera izanen da, baina baita probatzeko aukera ere.

Ogitartekoak biltzeko 2000 poltsa ekologiko banatuko ditu NNPEK-k

NNPEK-ren kanpainak plastiko poltsak eta aluminiozko papera amaitzera lagundu nahi du. Gure egunerokoan erabiltzen ditugun objektu hauek oso kutsagarriak dira.

Nafarroako Gobernuak 6,3 milioiko gastua onartu du nekazaritza ekologikoko laguntzak emateko 2017-21 artean

Helburua nekazari eta abeltzainei ohiko produkzio sistemak ordezkatzeko erraztasunak ematea da eta nekazal ekologikoko sistemak jartzeko

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org