NUPen berezko titulu honek berariazko prestakuntza ematen du produktu ekologikoen eraldaketaren berezitasunak, merkaturatzea, marketina eta on line salmenta-teknologia berriak ezagutzen dituzten profesionalak prestatzeko. Parte hartuko du Mirian Otxotorena CPAEN/NNPEK elkarteko lehendakariak eta Nafarroako hamabost bat ekoizle ekologikok.
Uda heldu da eta EKOmerkatua Altsasuko Baratzako bide plazara joango da hilabetez. Oso edizio berezia izango da, Altsasuko Udala eta Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin posible izan dena, eta ia hamabost postu hartuko ditu. Horrez gain, nekazaritza ekologikoari buruzko hitzaldi bat programatu da Mirian Otxotorenaren eskutik eta Sakanako Mankomunitateak haurrentzako hainbat jarduera antolatu ditu. Informazio guztia www.ekomercado.org webgunean.
Irunberrikoa da Ibon Ollo eta 28 urte ditu. Aristu upategiko mahastizaina eta ardogilea da. Upategi familiarra, Nafarroako lehen upategi ekologikoa izan zen, 1998tik aurrera CPAEN/NNPEK ziurtatuta. Orain dela sei urte Ibonek gurasoen bidea jarraitzea erabaki zuen eta maite du bere lana: “Ardoa produktu bizi bat da eta maitatu eta zaindu behar dugu”.
Zangozako abeltzain ekologikoa da Ignacio Suescun, eta bere haragia ‘Ternera de Petilla’ izenpean saltzen du, herri horretako 800 hektareatan bere 70 behiak bazkatzen dira, ziurtatutako larre ekologikoetan. Salmenta zuzenaren bidez merkaturatzen du haragia. 2011tik abeltzaintzan dihardu, eta bost urteren ondoren, ekoizpen ekologikora igaro zen. Ez da damutzen: bere ekoizpenari balio erantsia ematen dio, eta, aldi berean, ingurunea eta pertsonen osasuna zaintzen ditu elikagai osasungarri eta jasangarriekin.
CPAEN/NNPEKk txostena aurkeztu du 2021eko Nafarroako sektore ekologikoaren datuekin. Txostenak modu jarraian azken urteetan hazkundea egon dela erakusten du, hala azaleran nola ekoizleen kopuruan. Egun, 62.000 hektarea eta 746 operadore izatera iritsi da sektore ekologikoa. Kontsultatu dossierra hemen.
2021 urte ona izan da Ekoalderentzat, Nafarroako operadore ekologikoen irabazi asmorik gabeko elkartearentzat. Zifrak argiak dira: aurtengo negozio-bolumena 500.000 eurokoa izan da, eta errestaurazio kolektiboa izan da hazkunde handiena izan duen salmenta-kanala. Ekoaldek 29 ikastetxe hornitzen ditu; bi sukalde zentral eta baserri eskola bat, egunean 11.500 menuko inpaktuarekin. Gaur egun, 68 ekoizle daude Ekoalden, eta 2 langiletik 8ra hazi egin da.
Zunbeltz Nekazaritzako Test Gunea persona interesatuentzat aurkezpen jardunaldiaren ondoren, bi deialdi ireki dira: bata, Zunbeltz Nekazaritzako Test Gunean testatzaile izan nahi duten pertsonentzat eta bestea Zunbeltz Nekazaritzako Test Guneko dinamizatzailea kontratatzeko. Deialdiak urtarrilaren 20 eta 31ra arte daude zabalik.
CPAEN/NNPEKk bost urte daramatza jantoki kolektiboetan menua aldatzeko prozesuak eredu osasungarri eta jasangarriagoetara eramateko laguntza-lana egiten. Gero eta eragile gehiagok trantsizio hori hastearen alde egiten dute, Nafarroako elikagaien erosketa publikoa irizpide osasungarri eta iraunkorrekin erabaki dadin. Lizitazio pleguetan ingurumen-irizpideak sartzeko lanak "traktore-efektua" du elikagai ekologikoen kontsumoan, kolektibitateen kanalean.
Lanak urrian hasi ziren eta Zunbeltz finkan 200 m2-ko artegia abendurako amaitzea espero da. Azpiegitura berriak Urbasa-Andia Parke Naturalean kokatutako nekazaritzako test guneko ekintzaileen nekazaritza-esperientzietako batzuk hartuko ditu.
Manuel Roman eta Jesus Aranda, Nafarroako olio ekologikoaren ekoizleak eta elaboratzaileak, elkarrizketatu ditugu. Ekoizpen eta merkaturatze bide oso desberdinarekin, Isanatur-Ecoprolivek eta Ecológicos Arandak koletibitateei buruz hitz egiten digute, gero eta indar handiagoa hartzen ari den merkaturatze-kanala baita eta sektore ekologikoarentzako aukera baita. CPAEN/NNPEK lantzen ari den mahai sektorialen barruan, horietako bat olio-ekoizleekin egin da, sektorea taxutzen eta egituratzen joateko.
Pirinioetako behia, produktu ekologikoen saski bat, bi azenario, zainzuri bat, zereal galburu bat eta ECO=BIO hizki erraldoi batzuek osatzen dute CPAEN/NNPEKen erakusketa berria, 25. urteurrena ospatzeko eta ziurtapen publikoari balioa emateko.
Asteburu osoan Iruñeko erdigunean izango dira elikagai erraldoiak eta ondoren Nafarroako beste herri batzuetan ibiliko dira; azkenik, irailaren 24, 25 eta 26an Noaingo Zentzumenen Parkean izanen dira 25. urteurrena ospatzeko.
Nafarroako Gobernuak INTIA sozietate publikoari "Nafarroako almendra ekologikoaren sektorearen egituraketa" proiektu pilotua eman dio. Proiektu horretan CPAEN, Frutos Secos Naturales, S.L. eta Bardea Olioa enpresek ere parte hartzen dute.
Noaingo Zentzumenen Parkean izanen da CPAEN/NNPEKen 25. urteurrena iraileko azken asteburuan. Nafarroako VI. Azoka Ekologikoa ere hartuko du, eta Nafarroan nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren mende laurdena ospatu nahi du.
Fran Yoldi eta David Ruiz Azpilikueta Hazialdeko laborantza estentsiboen elkarteko kideak dira. CPAEN/NNPEKeko 15 ekoizlek parte hartzen dute bertan eta 1.000 hektarea inguruko azalerarekin lan egiten dute; batez ere garia, garagarra eta bazka-laboreak dituzte, eta neurri txikiagoan txitxirioak eta dilistak. Oraintxe bertan, lehen urratsak ematen ari dira elkarrekin lekaleak merkaturatzeko Ekoalde eta Errigoraren bidez. Sektoreak hazkunde handia izan du eta CPAEN/NNPEKeko operadore gehiago animatu nahi dituzte lekaleak ekoiztera; izan ere, une honetan "eskaria eskaintza baino handiagoa da".
Para poder inscribir una ganadería en ecológico se debe cumplir con unas normas estrictas y entre ellas, la fundamental, es el bienestar animal. CPAEN/NNPEK, la entidad que certifica la producción agraria ecológica de Navarra, se encarga de avalar que las explotaciones implementan sistemas de manejo que aseguren que cada especie ganadera sigue sus procesos naturales, que tiene acceso a un entorno adecuado y que se cuidan tanto la alimentación como la salud de los animales, con acceso a pastos y lugares donde moverse libremente.
Paz de Ziganda, Jaso, Tantirumairu eta Argia ikastolek erosketa-hitzarmenak berritu dituzte Ekoalderekin. Datorren ikasturtean elikagai ekologikoak, freskoak, tokikoak, sasoikoak eta lehen sektoreak hornituta jarraituko dira izaten. Jantoki osasungarri eta jasangarrien balorazioa oso positiboa da, bai elikaduraren kalitateagatik, bai tokiko sektore ekologikoa egituratzeko ematen duten laguntzagatik. Guztira, 1.700 menu zerbitzatzen dira egunean, eta elikagai ekologikoen eta tokiko elikagaien ehunekoa %13,38 eta %57,97 artekoa da, ikastolaren arabera.
NNPEKek 25 urte bete ditu eta hazkunde etengabean ari da, 2015etik hona. Gero eta operadore gehiago dira, bai eta hektarea gehiago ere. Une honetan, 2021eko maiatzeko datuen arabera, 724 operadore ditu eta 60.471 hektarea ziurtatu; hau da, Nafarroan, operadore kopurua %5,58 hazi da eta nekazaritza azalera, berriz, %6,77. Hala ere, hori oso urrun dago Europako Batzordearen “Etxaldetik mahaira estrategiak” ezarritako kopurutik. Izan ere, Europako azalera ekologikoak %25era iritsi beharko luke 2030ean. Bestalde, NNPEK erakundearen 25. urtemuga ospatzeko egitaraua azkentzen ari dira. Ospakizuna irailaren 24an, 25ean eta 26an eginen da, Noaingo Zentzumenen Parkean.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org