Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

NNPEKk eta Iruñeko Udalak hitzarmen bat sinatu dute EkoMercadoa martxan jartzeko

Iruñean hilero ekomerkatu bat sortzeko proiektua martxan da dagoeneko, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak hitzarmena sinatu ondoren. Proiektua udaberria baino lehen abian jartzea aurreikusten da. Hilero azoka bat egongo da Iruñean, EkoMercado izenekoa.  Xedea ekoizpen ekologikoa publikoari gerturatzea eta produktu hori urteko gainerako egunetan non aurki daitekeen jakinaraztea da. Horrela, produktu ekologikoak eta hurbileko produktuak banatzen dituzten Nafarroako establezimenduetan erostea erraztuko da.

NNPEKk sustapen-plan berria jarri du abian

2020rako sustapen-plan berriarekin dator NNPEK. Besteak beste, azoketan parte hartzera, Komunikazio ekintzak, ostalaritza, merkataritza eta saltoki handietako ekintzetara, dastaketetara, hitzaldietara eta familientzako elikadura osasungarriari buruzko gida batera bideratutako partidak jasotzen ditu.

Nafarroa Salsa Berdean ekimenak baditu irabazleak

Urrian ospatutako Nafarroa Salsa Berdean izeneko kanpainak baditu irabazleak.  Errezeta lehiaketa eta jardunaldi ekologiko-gastronomikoak antolatu zituzten.

NNPEKk komunikabideen afaria egin du 2018/2019 ikasturteari amaiera eta hurrengoari hasiera emateko.

Ikasturtea 2020ko urrian amaituko da. Urriaren 22an, asteartearekin, Iruñeko Alhambra jatetxean ohiko afaria egin zen komunikabideekin, NNPEKko ikasturteari amaiera emateko eta hurrengoa aurkezteko. Ikastaroa orain hasi, eta 2020. urtearen hasieran gosari batekin aurkeztuko dira helburuak.

Nafarroa Saltsa Berdean

Denda ekologikoetan abiatu du NNPEKk errezeten kanpaina bat; horrez gain, ostalaritzan jardunaldi ekogastronomikoak eginen ditu

Sektore ekologikoak Franco Malucelli eta Intia saritu ditu NNPEKko hirugarren sarietan

1996tik da ekoizle ekologikoa Franco Malucelli, eta ordutik aurtengo maiatzera arte izan da ere NNPEKko kontseiluko kidea; bestalde, INTIAk ere jaso du Erakunde Kolaboratzailearen Saria eta Malucellik Bizitza Nekazaritza Ekologikoari emana Saria, Edorta Lezaunen eskutik, NNPEKo lehendakaria. Geltokin izan da ekitaldia, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean.

NNPEKren irrati kanpainan 26 ekoizlek parte hartuko dute

Onda Cero, SER eta Euskalerria Irratiak 26 programa eginen dituzte ekoizpen ekologikoaren inguruan iraila eta azaroaren artean NNPEKk abiatutako ekimen baten bidez. Helburua Nafarroako ekoizle ekologikoen lana ezagutzera ematea da.

Nafarroa Ekologikoa webgunea, ekologikoaren leihoa

Orain dela bi urte aurkeztu zuen NNPEKk Nafarroa Ekologikoa webgunea, marka berria Nafarroako sektore osoa ordezkatzeko eta kontsumitzaileari nekazal ekoizpen ekologikoa gerturatzeko. Webgunean,...

Irailaren 14ean izanen da sektoreko batzarra Geltokin

NNPEKren webgunea berrituta, praktikoagoa eta ikusgarriagoa

Joan den urte amaieran NNPEKk bere webgunea zahar-berritu zuen, berritzaileagoa izateko eta mugikor eta Tablet formatu berrietara egokitutako diseinua eskainiz.

Udazkenean hasiko dira ekomerkatuak, hileroko zita ekologikoan erosteko

Urritik aurrera, Geltokin izanen dira ekomerkatuak hileko lehen asteburuan. Zuzenean ekoizleei erosteko zita dira ekomerkatuak, erosketa ekologikoan egiteko.

NNPEK, BioCultura ferian

NNPEK berriz ere egon zen BioCultura ferian, maiatzean zehar Bartzelonan ospatutakoa. Azokan 700 erakustoki baino gehiago aurkeztu ziren, haien artean sei operadore nafar: Aceites Artajo, Isanatur, Gobeies, Gumendi, Casa Paulina eta El Puente Viejo.

Edorta Lezaun Izango da CPAEN/NNPEKeko presidente datozen lau urteetan.

CPAEN/NNPEKek kontseilu berria du, iragan apirilaren 16ean hauteskundeak burutu ondoren. Horien bitartez presidentea hautatuko zuten bost bozeramaileak hautatu ziren. P

CPAEN/NNPEKeko Kontseilu Berrirako Hauteskundeak

Apirilaren 16ean CPAEN/NNPEKen Kontseilu berrirako hauteskundeak burutu ziren, honek kudeatuko du datozen 4 urteetan erakundea.

Nafarroako ekoizpen ekologikoak hazkuntzan jarraitzen du

Nafarroako Foru Erkidegoak 1996ean 700 hektarea eskaintzen zizkion ekoizpen ekologikoari eta egun 83.000tik gora.

Aquí La Tierra-k iparraldea bisitatzen du

CPAEN/NNPEKeko komunikazio taldeak eta TVE-eko Aquí La Tierra saioko erreportariek, gabonetan eten bat egin eta Maite Sanchez-en ustiaketa bisitatu zuten. Goizuetako abeltzainak, behi ekologikoekin lan egiten du, bertakoa den “Betizu” motarekin.

Nafarroako ekoizpen ekologikoa ezagutarazteko bideorri berria

Datorren urteari begira CPAEN/NNPEKek kontseilua bera eta operadoreak sustatzeko plan berria eratu du, beste hitz batzuetan esanda, bideorri berria sortu du tokiko produktu ekologikoak ezagutarazteko.

CPAEN/NNPEKek hedabideak batu ditu Geltokin

Nafarroako bederatzi hedabideetako bozeramaileak Geltokin batu ziren CPAEN/NNPEKek deitutako prentsa afarian. Bertan kontseiluaren lan eta nortasun ildoen berri eman zen, eta hastear den ikasturetari begira helburuak aurkeztu ziren.

CPAEN/NNPEK sarituek lan egiten jarraitzeko “ilusioarekin” agertu dira

Nafarroako ekoizle ekologikoen urteko asanbladaren testuinguraun, 2018 Entitate Laguntzailea eta Nekazaritza Ekologikoari Bizitza Oso bat emana sariak banatu dira. Sarituak Iruñeko Udala eta Eusebio Ezkurra Eugi abeltzaina izan dira.

CPAEN-NNPEKen Kontseiluaren Batzar Orokorra heldu den irailaren 15ean izango da

Urtero legez Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluko (CPAEN-NNPEK) operadoreak, Batzar Orokorrean bilduko dira. Aurten, hilak 15ean, larunbatarekin.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org