CPAEN/NNPEK-en eskutik, asteazken honetan Geltokin (Iruñeko Autobus geltoki zaharrean) ardo ekologikoen dastatze ekitaldia ospatuko da.
Duela urte batzuetatik, Antsoaingo zenbait emakumek produktu ekologikoak landatzeko gune batez gozatzen dute. Auzolan gune bat da, Udaletxeko Berdintasun zerbitzuak babestua, eta parte hartzaileak euren kabuz antolatzen dira, gero produktuak hartuz eta disfrutatuz.
LizarrakoPlazara! merkatuaabuztuarenbigarrenlarunbathonetanbueltatzen da. Aurrekoedizioarenarrakastabistan, tokikoekoizpenasustatzenduen feria honetarapartaideberriakgehitukozaizkie, uztailean parte hartuzuten 22 operadoreei.
Ekoizpen ekologikoan dagoen azalera %3,1 handitu da 2016. urteko datuak alderatuz Espainian. Horrela izanik, 2.082.000 hektareak gainditu dira. Horrez gain, operadoreen zenbakia ere hazi egin da, hain zuzen ere, %53, 43.984 operadore daude gaur egun.
Nafarroako III. Azoka Ekologikoan Manuel Figueroa Andaluziako ekoizle ekologikoa izan genuen Iruñean. Figueroa Nekazari Langileen Sindikatuko kidea da, bai eta La Verde kooperatibako sortzaileetako bat eta Andaluziako hazien sareko kidea. Agroekologiaren inguruan mugimendu eta ekimen anitz bultzatu ditu Figueroak eta Nafarroan izan genuen bertako haziei buruz mintzatzen. Kasu honetan, NNPEKk elkarrizketatu du bere ibilbide ekologikoa errepasatzeko.
Lau urteko negoziazioen ostean, Europar Parlamentu eta Kontseiluko ekoizpen ekologikoko araudi berria argitaratu da, bai eta produktu ekologikoen etiketatuarena ((Araudia (CE) nº 2018/848). Izan ere, araudia egokitzea beharrezkoa zen sektorea oso dinamikoa delako, Europar Batasunean eta bereziki, Espainian, gorakada handia izan duelako azken urteetan.
Nafarroako Elikagai Artisauen Elkartearen eta Herri Sanferminen eskutik, elikadura ekologikoa aurten ere presente egonen da aurtengo sanferminetan erdigunean dauden hiru guneetan.
Heldu den uztailaren 14ean hasiko da Lizarran Plazara! azoka. Hileko bigarren larunbatean ospatuko da azoka berri hau hemendik aurrera, tokiko produktuez beteta; horien artean, leku berezia izanen dute ekologikoek.
TVE Nafarroara itzuli da uda hasieran Argedasko El Alcaraván arrozak, Noaingo Biochef eta Irunberriko Josenea bisitatzeko. CPAENek antolaturiko bosgarren bisita da, eta hemendik gutxira pantaila txikian ikusi ahalko da; modu honetan, ia bi milioi etxeetara iritsiko da Nafarroako ekoizpen ekologikoa.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org