Jose Esquinas-Alcazar Doktorea da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan Ingeniaritza Agronomoan, baratzezaintzan masterra egin du eta Kaliforniako Unibertsitatean, berriz, genetika doktorea. Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea FAOn lan egin du 30 urte baino gehiagoz, batez ere nekazal biodibertsitatea, baliabide genetikoak, nazioarteko kooperazioa eta elikadurarako eta nekazaritzarako etika gaietan.
Heldu den asteburuan transgenikoak protagonistak izanen dira Mendigorrian eta Iruñean ospatuko diren jardunaldi batzuetan. Hain zuzen ere, martxoaren 23an eta 24ean izanen dira transgenikoen inguruan gogoeta bultzatzeko jardunaldiak Mendigorrian eta Iruñean, hurrenez hurren,. NNPEKk, Nafarroa Transgenikorik Gabe Plataformak eta La Fertilidad de la Tierrak elkarlanean antolatu dituzte jardunaldiak.
Edorta Lezaun CPAEN/NNPEK-en lehendakariak, Isabel Elizalde Landa Garapena, Tokiko Administrazio eta Ingurumeneko kontseilariak eta Juan Manuel Intxaurrandieta INTIAko kudeatzaileak kazetariei harrera egin diete CPAEN/NNPEK egoitzan, Nafarroako nekazaritza ekologikoaren gorakadaren inguruko datuak azaltzeko. Horrez gain, sustapen eta komunikazio planaren berri eman da eta 2018rako planteatutako ekintzen berri.
Guztira, 15.794 hektarea dira; horrela, Nafarroako azalera ekologikoa % 21 gehitu da
Urbasa eta Andía mendietako larreak Nafarroako nekazaritza ekologikoaren ekoizpenziurtagirian sartu dira, Foru Gobernuak erabilera publikoko bi mendientzat bere garaian egindako eskaeraren ondoren. Guztira, 15.794 hektarea izango dituzte abere ekologikoek bazkatu ahal izateko, ekoizpen konbentzionaleko profesionalek inolako eragozpenik izan gabe.
Emakumeen Lurra-Tierra de Mujeres Nafarroako emakume ekoizle eta elikadura burujabetzaren inguruko dokumentala da. Bertan, Nafarroako lehen sektoreko emakumeen ahotsak biltzen dira, bai eta haien errealitatea eta aldarrikapenak ere.
El próximo día 3 de marzo el Comando Borraja, adscrito a CPAEN/NNPEK, actuará en Pamplona para conmemorar el Día Mundial de la Naturaleza con una nueva acción.
Erronkari eta Deierrin NNPEK-k nekazaritza ekologikoko hastapenari buruzko bi ikastaro antolatu ondoren, Sartagudan eginen du hurrengoa martxoan. Tailerra teorikoa eta praktikoa izanen da eta helburua da nekazaritza ekologikoaren oinarrizko printzipioak ezagutzea. Horrez gain, heldu den martxoaren 9an pan ekologikoko ikastaroa egonen da NNPEK-k eta Helianto kolektiboak antolatuta.
Geltoki garai bateko autobus geltoki zaharrean egongo da kokatua eta ekonomi sozial eta solidarioa ezagutzera emateko elkargune bat izango da.
NNPEK Arrea Elkarte Agroekologikoaren laguntzarekin sentsibilizazioak egin ari da Nafarroako Nafarroako hainbat eskoletako eskola komunitateari zuzenduta. Helburua eskoletako jantokien elikadura aldaketaren onurak ikustea da.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org