Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

NNPEK-k 2017ko komunikazio plana amaitu du komunikabideekin egindako afari batekin

Ekoizpen ekologikoa goraldian dago: 2017an nekazal lurren %18ko gorakada egon da ( 39.432 hektareetatik  46.672 hektareetara) eta NNPEK-k 106 operadoreen izen ematea izan du urte honetan.

Nafarroako komunikabideekin NNPEK-k duen harremana sustatu nahian eta ikasturte honetan egindako guztia erakusteko asmoarekin, atzo Iruñeko Rodero Jatetxean komunikabideekin afaria antolatu zuen nekazal kontseiluak.

 

Udazkeneko serie berria TVE-n

Aqui la tierra programak berriro bisitatu du Nafarroa eta ekoizpen ekologikoari buruzko lau erreportaje egin ditu. Artazako Casa Paulinako basa-fruituak, Pedro Luis Lodosako pikillo piper ekologikoa, Larrezabal Eko Altsasuko Idiazabal gazta eta Quaderna Vía Lizarrako ardo ekologikoak dira protagonistak udazken honetan.

Domiñak, Goizuetako azienda-ustiategi ekologikoak, irabazi du Espainiako Landa Berrikuntzaren saria

Betizu bertako arrazako behiak hazten dituen Goizuetako Domiña ustiategiko Maite Sanchezek jaso du landa-eremuetako emakumeei bideratutako Berrikuntzaren VIII. Bikaintasun Saria, "Nekazaritza-jarduerako berrikuntzaren bikaintasuna" izeneko mailan.

'Sustainable eating', nutrizioa, elikadura eta ekoizpen ereduari buruzko dokumentala

 

Heldu den urriaren 20ean, Lizarrako Fray Diego Kultur Etxean 'Sustainable eating' dokumentalaren emanaldia egonen da. Dokumentala elikadura, nutrizioa eta gaur egongo ekoizpen ereduaren inguruko hausnarketa da.

Valentzian eginen den biltzar agroekologikoan parte hartuko du Iruñeak urriaren 19tik 21era

Heldu den urriaren 19tik 21era, Milango Ituna sinatu duten alkateen goi bilera eginen da Valentzian. Iruñeko Udalak orain dela hilabete batzuk bat egin zuen Milango Itunarekin eta ordutik beste udal batzuekin lanean ari da politika agroekologikoak aurrera eramateko eta sare bat sortzeko

Ostalaritza saltokiek elikagai ekologikoak eskaintzeko kanpaina abiatu du NNPEK-k

Elikagai ekologikoek Nafarroako ostalaritzan lekua egin nahi dute. Horixe da NNPEK Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren kanpaina berriaren helburua. Modu honetan, tabernek, kafetegiek edota jatetxeek produktu ekologikoekin bat egitea bilatzen da.

27 ekoizle ekologikok parte hartuko dute Tokiko Produktuen Iruñeko II. astean

Urriaren 11tik 15era Tokiko Produktuen Iruñeko II. Astea izanen da. Iruñeko Udaleko Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorrak tokiko produktuei eskainitako ekitaldia da, ekoizleen errealitatea herritarrei helarazteko asmoz. Bidenabar, Iruñeko erdialdean egiteko den jarduera garrantzitsu bat programatu da, eta alde horren animazioa eta dinamizazioa bultzatuko da. 50 ekoizlek baino gehiagok parte hartuko dute eta horietatik 27 ekologikoak izanen dira.

Sarbilek irabazi du ustiategi emankorrenaren saria Elizondoko behi pirenaikoaren lehiaketan

Sarbilek irabazi du ustiategi emankorrenaren saria Elizondoko behi pirenaikoaren lehiaketan

Jaitzeko Sarbil SAT  abeltzaintza ekologikoak saria irabazi zuen Elizondoko XXX. Behi azienda pirenaikoaren lehiaketan ustiategi emankorrena izateagatik, 210 behi eta 213 erditzeengatik. Behi batek bi aldiz erditu zuen urte berean.

 

 

Landareak ongi zaintzeko gida-liburua

Landareak zaintzeko garai bakoitzean zer lan egin behar den eta nola, xehe azaltzen du Landareak Lantzen gida-liburuaan Jakoba Errekondok.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org