Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Arrautza ekologikoen ekoizleek haien salmentak handitu dituzte

Azkenaldian, arrautza ekologikoen ekoizleek haien salmentak handitu dituzte, eta ohiko merkatuari nagusitzen ari dira. Nafarroan, adibidez, hamabi ekoizlek eskaintzen dituzte arrautza ekologikoak. Datua bitxia da: 2015ean 1,8 milioi arrautza ekoiztetik 2016. urtean 2,5 milioi arrautza ekologiko ekoiztera pasatu da. Espainiako Nekazaritza Ministerioaren arabera, Nafarroan gaur egun arrautza ekologikoak saltzen diren arrautza guztien %13a suposatzen dute. Orain dela zortzi urte bakarrik %4a zen.

AFINAk kimikorik gabeko elikadura baten alde egiten du gaixo kronikoen osasuna hobetzeko

Nafarroako fibromialgia elkarteak elikagai ekologikoak banatzeko gune bat sortu du eta AFINA elkarteak kimikorik gabeko elikadura baten alde egin du. “Kimikorik gabeko produktuak kontsumitzea ez du bakarrik gaixo kronikoen osasuna hobetzen, baizik eta mina arintzeko ere balio du”, dio elkarteak. Berriki elikagai ekologikoak astean behin banatzeko puntu bat sortu dute, eta egun 30 familia inguruk erabiltzen dute “elikadura osasuntsuago” bat izateko.

Nekazaritza ekologikoa, beharrezkoa klima aldaketaren aurka

Nekazaritza ekologikoak elikadura burujabetza berma dezake, eta bide horretan klima aldaketaren aurka lagun dezakeen nekazaritza da. Berriki egin diren hainbat ikerketek diote lurraren berotzearen arrazoi bat produkzio, lanketa, kontserbazio eta elikagaien kontsumoaren nekazaritzako elikagaien industria nagusia da.

    Dieta osasungarri batek loditasunari aurre hartzera lagun dezake

    Loditasuna gero eta larriagoa da munduan. Urtero, gutxienez, 2,8 milioi pertsona hiltzen baitira gaixotasun honengatik. Ez da bakarrik diru sarrera handiak dituzten herrialdeen arazoa. Gaur egun, loditasuna ere ematen da diru sarrera gutxi dituzten herrialdeetan.

    Dagoeneko neurri daiteke fruta eta barazkien heldutasuna Aclarometer app-rekin

    Israelgo star-up batek Aclarometer deituriko sistema bat garatu du fruta eta barazkien heldutasuna neurtzeko. Mugikorra eta sentsore txiki bat erabiliz, kontsumitzaileek denbora errealean ezagutu dezakete erosi nahi duten fruta edo barazkiaren parametro desberdinak, hala nola, heldutasuna, tamaina, bizitza erabilgarria, garraztasuna...

    Via Campesinako ordezkaritza batek Nafarroa bisitatuko du uztailaren 24tik 26ra

    Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduaren erdigune bilakatuko da uda honetan Euskal Herria. Via Campesina erakundeak Derion (Bizkaia) egingo du bere zazpigarren batzarra, uztailaren 16tik 24ra. Mundu osoko 170 nekazari elkarteetako 600 ordezkari etorriko dira, baserritarrek beren lana egiteko duten eskubidea eta herritarrek elikagai osasuntsuak jasotzeko dutena aldarrikatzeko.

    Bi gune egonen dira sanferminetan elikagai ekologikoak kontsumitzeko

    Nafarroako Elikagai Artisauen Elkartearen eta Herri Sanferminen eskutik, elikadura ekologikoa presente egonen da aurtengo sanferminetan hainbat gunetan. Helburua Nafarroako jaki ekologikoen erakusleihoa izatea da, kalitatezko produktuak sustatuz eta eskainiz. Posible delako sanferminetan disfrutatzea eta, era berean, elikagai ekologikoak kontsumitzea

    Odile Fernandez: “Ekologikoa hautatu behar dugu eta naturak berak eskaintzen digun propietateak baliatu”

    Odile Fernandez familia medikua da eta orain dela urte batzuk minbizia izan zuen. Berriki, La Morea merkataritza zentroan egon zen eta bertan azaldu zuen nola gainditu zuen gaixotasuna bere dieta eta bizitza estiloa zeharo aldatuz. Minbiziaren aurkako dietaren inguruan hiru liburu idatzi ditu eta berarekin hitz egin genuen bere esperientzia mediku eta gaixo bezala ezagutzeko.

    Jauregiak esne behi ekologikoen I. Topaketan parte hartu du Galizian

    Ekainaren 19 eta 20ean Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroako 28 abeltzain Ribadeumen (A Coruña) elkartu ziren komunitate desberdinetan esne behi ekologikoen egoeraz mintzatzeko. Jauregiko Aitor Azkaratek Galiziaraino joan zen Nafarroako egoera ezagutzera ematera. Jauregia familiarteko enpresa txiki bat da eta 2010etik jogurta, esnea eta gazta ekoizten dute modu ekologikoan Baztanen.

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org