Gero eta saltoki handi gehiagok elikagai ekologikoak eskaintzen dituzte eta erosketa ekologikoak saria izanen du irailaren 29tik urriaren 7ra saltoki handietan. NNPEK-k Carrefour, Eroski, Eleclerc, BM eta Hipercorren babesarekin, berrerabiltzeko poltsak banatuko ditu elikagai ekologikoak erosten dutenei saltoki handi hauetan.
Nekazaritza ekologikoa sustatzeko helburuarekin, eta Arguedaseko Arrozaren Egunarekin bat eginez, heldu den irailaren 23an, larunbatarekin, Borraja Komandoak (talde iraultzailea, ekologikoa eta barazkizalea) berriro erasotuko du eta herriko lorategi bat baratz ekologikoan bihurtuko du.
Iruñeak etorkizuneko Hiri Agroekologikoen sarean sartzeko adierazpena sinatu du. Adierazpen hau Milango itunetik sortzen da; izan ere, Iruñeak bat egin zuen adierazpen horrekin 2016an.
Nafarroako hiriburuan izan zen joan den asteburuan Antzinako tomate ekologikoaren IV. Azoka. Tokian tokiko tomateak, antzinako tomateak eta tomate ekologikoak bat egin zuten jai giroko festan. Bisitari andana gerturatu ziren tomateak dastatzera eta erostera, izan ere, Nafarroan landatutako barietate interesgarriak zeuden: lodiak, moreak, beltzak, zebra tomateak, bonbilla tomateak, malacara tomateak...
Gaur goizean NNPEK Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren Batzar Nagusia ospatu da Kondestable Civiboxean. Bertan, Erriberako Helianto kolektiboak eta Paco eta Joaquín Cabodevilla anaiek jaso dute NNPEK sariak sektore ekologikoan egin duten lanagatik. NNPEK sarien lehen edizioa izan da aurtengoa.
Heldu den irailaren 7, 8 eta 9an Iruñean izanen da Antzinako tomate ekologikoaren IV. Azoka. Aukera ezin hobea tomate zale guztientzat mota eta izen bitxiko tomate asko dastatzeko
Berriro erasotu du Borraja Komandoak. Nekazaritza ekologikoa sustatzeko helburuarekin, gaur goizean NNPEK-ko Borraja Komandoak (talde iraultzailea, ekologikoa eta barazkizalea)
Zangozan lorategi bat erasotu du eta baratz ekologikoan bihurtu du. Hain zuzen ere, ekintza Zangozako San Vicente Paul erresidentziaren lorategian izan da.
Joan den abuztuaren 16tik Donibane eta Hello Buztintxuriko haurrek elikagai ekologikoetan
oinarritako menua bazkaltzen dute egunero. Inplikatutako pertsona guztien arabera, harrera oso ona
izan du aldaketak eta aurreikusten da 2018ko urtarriletik aurrera menu osasuntsuagoa Iruñeko
Udalak kudeatzen dituen haur eskola guztietara zabaltzea. Alfredo Hoyuelos udal haur eskoletako
kudeatzailea da.
'Tuterako Tomate Itsusia' lehiaketa ospatuko dute heldu den irailaren 1 eta 2an Tuteran. Bertako Remigio jatetxeak antolatzen du lehiaketa, eta bederatzi urtez ospatu ostean, udako ekitaldi garrantzitsu batean bilakatu da txapelketa. Dudarik gabe, urtez urte hazi egin da ekitaldiaren ospea eta erreferentziazko hitzordua da tomate zaleentzat.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org