Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Conservas Navarrico-k saltzeko online bidezko webgunea estreinatu du

Pepe Salcedoren familia 1960. urtean hasi zen San Adriango etxabe batean zainzuriak eta pikillo piperrak ontziratzen modu artesanalean. 50 urte eta gero, El Navarrico kontserbak 300 produktu baino gehiago ekoizten ditu, horietako asko ekologikoak direlarik.

Argia aldizkaritik berriak

Mezu honen bidez, ARGIAk Bizi Baratzea proiektuan atera berri duen liburuxkaren berri eman nahi dizuegu: Jakoba Errekondok idatzi eta Antton Olariagak ilustratu duen Landareak Lantzen, 2018rako baratzeko agenda.

Argiñarizko okindegi ekologikoa, Espainiako 80 onenen artean

Panàtics elkarteak lurralde nazionalean dauden okindegien kalitateari buruzko ikerketa bat egin du berriki,  La Ruta Española del Buen Pan 2017. Bertan, 80 okindegi onenak bildu dituzte, eta haien artean Argiñarizko Ogia dago, Nafarroako okindegi bakarra rankin honetan sartu dena. Espainia osoko 80 artisau onenak biltzen ditu rankinak. Elkarteak saritu nahi izan du nekazaritza ekologikoarekiko konpromisoa eta okindegiak duen kalitate handia.

Aqui la Tierra Nafarroara itzuli da Barazkiak, olioa, arrautzak eta Borraja Komandoa

TVEko Aqui La Tierra programa ospetsuak berriro bisitatu du Nafarroako ekoizpen ekologikoa eta hemendik hiru astera ikusgai egonen dira erreportaje berriak. Arrautzak, oliba olioa, neguko barazkiak eta Borraja Komandoaren azken erasoa izanen dira protagonistak.

Vía Campesina erakundeak jasoko du bihar Solidaritatearen aldeko XV. "Nafarroa" Nazioarteko Saria

Vía Campesina, Elisabeth Mpofu koordinatzaileak ordezkatuta, da Solidaritatearen aldeko XV. "Nafarroa" Nazioarteko Sariaren irabazlea. Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak egin dute deialdia eta 15.000 eurokoa izan da.

NNPEK-ko 17 enpresek Errigoran parte hartzen dute

25 nafar ekoizle dira proiektu honetan parte hartzen dutenak. Azken 5 urteetan 47.200 lote eta 235.000 oliba olio saldu dute, hau da, 2,5 miloi euroko fluxu ekonomikoa.

NNPEK-ko 13 enpresek Madrilgo Bioculturan parte hartuko dute

Azaroaren 9tik 13ra Nafarroako 13 enpresa ekologikok Madrilen ospatuko den BIOCULTURA azokan parte hartuko dute. Azoka aukera ezin hobea da produktu ekologikoak ezagutzera emateko eta sektorean zubi lanak egiteko. Horregatik, NNPEK-k azokan parte hartuko du eta Nafarroan ekoizten diren elikagai ekologikoak erakutsiko dituzte, eta, bestalde, sektore ekologikoaren nondik norakoak ezagutuko dituzte.

Iruñeak karbono aztarna baxuko landareak eta ekologikoak izan nahi ditu

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernuaren Batzordeak lorategietarako kontratu berriaren oinarriak onartu egin ditu. Egun hauetan, hain justu, aurreko kontratuaren azken parterreak ari dira landatzen. Lehendabiziko aldiz lizitazio batean kontuan izanen dute NNPEK-k ematen dituen ziurtagiri ekologikoak.

Eskoletako jantokien elikadura aldaketaren inguruko sentsibilizazioak egiten ari dira guraso elkarteei

NNPEK sentsibilizazioak egin ari da Nafarroako hainbat eskolako guraso elkarteei. Helburua eskoletako jantokien elikadura aldaketaren onurak ikustea da. Izan ere, tokian tokiko janaria, ekologikoa, eta sasoikoa izatea onura asko ditu.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org