El Consejo de la Producción Agraria Ecológica de Navarra, CPAEN/NNPEK, comenzó el año pasado la campaña llamada “Tu compra ecológica, más cerca de ti” con el objetivo de conseguir la adhesión de los establecimientos que ofrecen productos ecológicos.
Heldu den apirilaren 26, 27 eta 28an CPAEN/NNPEK-k Civivox Jus la Rochan Landa Dinamizazio Agroekologikoari buruzko ikastaroa antolatu du.
CPAEN/NNPEK-k hazten jarraitzen du eta urtea indartuta hasi du. Izan ere, lehenengo hiruhilekoan sektore desberdineko 26 operadore berrik eman dute izena ekologikoan.
2017ko kanpaina honetarako Nafarroako Landa Garapen programak ekoizpen ekologikoko hainbat berrikuntza dakar. Aldaketa nabarmena ekoizpen ekologikorako laguntza deialdi berria hasten dela eta ordainketen zenbateko bateratua batez beste %20ean igo direla da, egun daudenekin alderatuz gero. Hortaz, PAC 2017ko laguntzak eskatzerako orduan, hiru aukera daude. Heldu den apirilaren 30ean amaitzen dira eskabideak egiteko denbora.
Ingurumen, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministerioak (Mapamak) nekazaritzako elikagaien sektorean diharduten enpresa txiki eta ertainen (ETE-ak) iraunkortasuna ezagutzeko erreminta garatu berri du. E-SIAB aplikazioaren bidez, industriak eta kooperatibek haien iraunkortasun integralaren balorazio kualitatiboa lortzen dute ingurumen, giza eta ekonomiaren ikuspuntutik.
Denbora daramatza Parisek hirian neurri berdeak ezartzen, ingurumenarekin konprometitzen. Azken neurria hiri baratzei dagokie. Edozein pertsonak izan dezake hiri baratza hiriko edozein tokitan: etxeetan, bulegoetan, lorategi publikoetan, zuhaitzetan jardinerak jartzen, hormetan edota teilatuetan.
Bartzelonako Trifrom Institute-ko zuzendari den Luis Espigak Triformazio Sozialari buruz ikastaroa eman zuen Nafarroan. Intia, Nekazaritza Biodinamikaren elkarteak eta CPAEN/NNPEK-k antolatuta, Landa eta hirian ekimenak. Hiri-herri elkarlanerako proiektuak. Gako sozialak, legalak eta ekonomikoak izenburupean lepo bete zen ikastaroa eta interes handia sorrarazi zuen parte hartzaileen artean. Izan ere, dagoeneko martxan dauden proiektuekin gehiago ikasiko dute, eta esperientzia baliatuko dute jardunaldi interesgarri hauetan ikasi dutena praktikan jartzeko.
Iruñeko Udalaren esperientzia pilotuak menu osasuntsuagoak ezartzeko dagoeneko hilabete bat baino gehiago bete du Donibane eta Buztintxuri haur eskoletan. Elikagai freskoak, sasoikoak eta ekologikoak dira, gehienak modu zuzenean Nafarroako ekoizleei erositakoak.
Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak- CPAEN/NNPEK maiatzaren 19, 20 eta 21ean Nafarroako II. Azoka Ekologikoa antolatu du Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean. Bertan, sektoreko enpresa askok haien elikagai ekologikoak erakutsiko dituzte. Elikagai eta zerbitzu ekologikoak eskuratzeko aukera izanen da, baina baita probatzeko aukera ere.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org