Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Arguedas Arrozaren egun ekologikoena prestatzen ari da

Heldu den irailaren 21ean Arrozaren eguna ospatuko da Arguedasen. Bertan, garrantzi handia du El Alcaraván arroz marka ekologikoa, Bardeen ondoan laboratzen dena. Ekitaldi nagusiak Udaletxearen plazan izanen dira, bertan egonen baita azoka ekologikoa eta Erreinuko Arrozgile  aitorpena emanen zaie Mira anaiei, Aspeko Alfonso Mira jatetxekoak. Saria emanen die Tafallako Tubaleko sukaldari den Nicolas Ramirezek.

NNPEK Tuterako tomate itsusiarekin

NNPEKk abuztuaren amaieran parte hartu zuen Remigio jatetxeak antolatutako Tuterako XII Tomate Itsusiaren lehiaketan. Konparatutako tomateen dastaketa egin zuen, industria motako tomateak eta tomate ekologikoak publikoak dastatzea bata eta bestearen arteko diferentziak baloratzeko.

Jarduera gutxik erakusten dituzte produktu industriala eta ekologikoaren arteko diferentziak dastaketak bezala, kasu honetan tomatekoak. Mahai gainean jarri ziren bi tomate industrial: adarrekoa eta txoko motakoak, zonaldeko supermerkatu batean erositakoak. Horien ondoan, beste hiru barietate: arrosa, arrosatxoa eta Tuterako itsusia, guztiak ekologikoak. Tuterako Jesus Sola eta Valtierrako Josu Litago nekazariek emandako tomateak izan ziren. Hortik aurrera sistema oso erraza da: zatika jartzen dira tomateak mahaian eta bertaratzen direnei dastatzea eskatzen zaie, industrialetik hasita eta ekologikoekin amaituz. Bi orduz iraun zuen dastaketak eta hamaika pertsonen sorpresa aurpegiek azaleratu dute kalitatea, zaporea, testura eta ezaugarriak bata eta bestearen artean.

Jarduera Remigio jatetxearen ate ondoan egin zen, tomate itsusiak emateko postuaren ondoan, eta horregatik jende andana pasa zen hortik. Aipatu behar da Remigio dela NNPEKk duen Jatetxe Sare Iraunkorretako kideetako bat elikagai ekologikoak erabiltzen dituztelako haien plateretan. Horien artean, hainbat nekazari egon ziren eta interesa agertu zuten haien baratzak ekologikoan jartzeko. Jarduerak zapore ona utzi zuen seinale.

Hirugarren urtea da NNPEKk babesten duela Tuterako Tomate Itsusiaren lehiaketa, gero eta indar handiago duena. Adibidez, aurten, parte hartze errekorra gainditu da, 85 parte hartzailek tomate onenaren bila joan ziren, eta beste 40, aldiz, tomate itsusiaren bila.

Epaimahaiak tomate bakoitzaren hainbat aspektu baloratu zituen, aroma, zaporea edo testura, esate baterako. Charo Mendigorriak jaso zuen lehen saria La Mejanako tomate batekin; bigarren postua Amparo Leonentzat izan zen, Huertas Mayoresetik ekarritako tomate batekin parte hartu zuena. Hirugarren saria izan zen Iñaki Orte Gilentzat, La Mosquerako barazkiarekin. Azkenik, Murchanteko Gregorio Aguado Magañak, irabazi zuen tomate itsuaren mailan eta urdaiazpikoa eraman zuen etxera.

FIVE Bio tour-ek 37 upeltegi ekologiko hartuko ditu

FIVE, Ardo Ekologikoaren Nazioarteko Azoka, irailaren 2 eta 3an ospatuko da 37 upeltegi ekologikoren presentziaz, eta nazioarteko hogeita hamar inportatzailerekin. Haiei batzen zaizkie nazio maila eta nazioarteko kazetariak. Profesionalei soilik zuzendutako azoka, edizio honetan tour moduan ospatzen da. Anfitrioi gisa ibiliko diren lau upeltegi nafarrak irakutsiak izango dira parte-hartzaileei, ekoizpen ekologikoaren adierazle nagusiei.

Nafarroako gatza ekologikoak eguna ospatu du Urrezko Gatzagan.

Uztailaren bukaeran, Gatzaren Eguna ospatu zen milaka lagun batuz Urrezko Gatzagan, estatuko gatz ekologiko bakarra ekoizten den herrian.

FIVE bio TOUR irailean izango da

Ardo ekologikoaren nazioarteko azoka tour moduan ospatuko da irailaren 2 eta 3an. Nafarroako lau upeltegi ekologiko izango dira anfitrioi, eta haiek erakutsiko dituzte estatu mailako 40 upeltegi ekologikoetako ardoak.

NNPEKko operadoreek Bioterran eta Organic Food Iberian parte hartu dute

Ekainean ekoizpen ekologikoko bi azoka garrantzitsu ospatu dira. Hori dela eta, Nafarroako hainbat ekoizlek eta NNPEKko kideak bertan parte hartu dute Nafarroan ekoizten diren produktu ekologikoak erakusteko. Modu honetan, Bioterra eta Organic Food Iberia ezin galduzko azoketan bihurtu dira sektore ekologikoarentzat.

Udazkenean hasiko dira ekomerkatuak, hileroko zita ekologikoan erosteko

Urritik aurrera, Geltokin izanen dira ekomerkatuak hileko lehen asteburuan. Zuzenean ekoizleei erosteko zita dira ekomerkatuak, erosketa ekologikoan egiteko.

NNPEK, BioCultura ferian

NNPEK berriz ere egon zen BioCultura ferian, maiatzean zehar Bartzelonan ospatutakoa. Azokan 700 erakustoki baino gehiago aurkeztu ziren, haien artean sei operadore nafar: Aceites Artajo, Isanatur, Gobeies, Gumendi, Casa Paulina eta El Puente Viejo.

Nafarroako hamaika operadorek euren produktuak aurkeztu dituzte 51.000 pertsonaren aurrean Biofach ferian

Otsailaren 13tik 16ra Nafarroako hamaika ekoizle Biofach ferian egon ziren, nazioarteko produktu ekologikoen feriarik handiena, Nurembergen, Alemanian.

PLAZARA! Lizarraldeko ekoizleen merkatua

Urte berriarekin batera, eta ohi bezala, hilabeteko bigarren larunbatean, urtarrilaren 12 honetan Plazara! merkatua bueltan da. Iaz bezala, Lizarrako Foru plazan ospatuko da. Lizarraldeko ekoizleen...

Hamaika operadore izango dira otsailean, BioFachen, mundu mailako azoka garrantzitsuenean

CPAEN/NNPEK eta Nafarroako hamaika ekoizle, aurretik iragarri bezala, BioFachen egongo dira, nazioarteko ekoizpen ekologikoaren azoka handienean.

Biocultura Madrilek 800 erakuslerekin irekiko ditu ateak

Azaroan Biocultura Madril-en urteko edizioa ospatzen da. Estatu mailan nabarmen diren ferien artean garrantzitsuenetakoa da ekoizpen ekologikoaren arloan, eta zalantzarik gabe erakusle, ekoizle eta bisitari kopuruak kontuan hartuta, jende gehien batzen duenetako bat da.

Gure hamaika operadore Bioculturan egongo dira ostiraletik aurrera

Bioculutra azokaren bosgarren edizioa ostiral honetan hasiko da Bilbon. Produktu ekologikoen eta kontsumo arduratsuaren azoka garrantzitsuenak, aurten 250 erakustoki baino gehiago bilduko ditu, irailaren 28, 29 eta 30ean zehar, Barakaldoko BEC-en (Bilbao Exhibition Centre)

Plazara! berrikuntzekindatorbueltan

LizarrakoPlazara! merkatuaabuztuarenbigarrenlarunbathonetanbueltatzen da. Aurrekoedizioarenarrakastabistan, tokikoekoizpenasustatzenduen feria honetarapartaideberriakgehitukozaizkie, uztailean parte hartuzuten 22 operadoreei.

Abiatzear da Lizarran Plazara! Tokiko produktuen eta ekologikoen azoka

Heldu den uztailaren 14ean hasiko da Lizarran Plazara! azoka. Hileko bigarren larunbatean ospatuko da azoka berri hau hemendik aurrera, tokiko produktuez beteta; horien artean, leku berezia izanen dute ekologikoek.

11 operadore ekologikok Bioterra egonen dira produktu ekologikoak sustatzeko

NNPEK-ko 11 enpresa ekologikok parte hartuko dute bertan bihartik aurrera, ekainaren 1a. Nafarroan ekoizten diren jaki ekologikoak erakutsiko dituzte Ficoban ekainaren 3ra arte, igandearekin.

Nafarroako 13 enpresa ekologikok Bartzelonako Bioculturan parte hartzen ari dira

Urtero Bartzelonan ospatzen den Biocultura azoka hitzordu ezin hobea da produktu ekologikoak ezagutzera emateko eta sektorean zubi lanak egiteko. Horregatik, NNPEKeko 13 enpresa ekologikoak Bartzelonan daude maiatzaren 3tik, Nafarroan ekoizten diren elikagai ekologikoak erakusten.

Barazkien jardunaldiak hasiko dira Erriberan

Apirilaren 20retik eta maiatzaren 1era arte XXIV. Barazkiak goresteko Jardunaldiak izanen dira Nafarroako Erriberan. Urteroko zita izan ohi da maiatzean, Erriberako barazki ezagunak nabarmentzeko.

Bartzelonako Alimentaria azokara joanen dira Nafarroako 11 enpresa ekologiko

Apirilaren 16tik 19ra NNPEKeko 11 enpresa ekologiko Bartzelonara joanen dira Alimentaria 2018 azokan parte hartzera. Sektorean oso ezaguna da azoka, 1976. urtean lehen edizioa ospatu zuenetik.

 

NNPEK eta 13 operadore ekologiko Durangoko Berdeago azokara joanen dira hilaren 27 eta 28an

Berdeago Azokaren VI. Edizioa Durangon izanen da urtarrilaren 27 eta 28an. Urtero bezala, NNPEK-k bat eginen du ingurumen iraunkortasunaren urteroko hitzorduarekin eta bertan egonen da. NNPEK-z gain, hamahiru operadore ekologikok Durangora joanen dira esperientziak elkarbanatzera eta Nafarroan ekoizten diren jaki ekologikoak erakustera.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org